CARLES MARIGĂ“

Irailak 12

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

KONTZERTU TEMATIKOAK

CARLES MARIGĂ“

“la veu que val”

Carles MarigĂłren monografikoa. Estreinaldiz osorik osatutako programa.

“la veu que val” pianoaren ahots ezkutua esploratzeko bidaia bat da. Luthier batek edozein materialen baitan dagoen ahots propioa bilatzen duen bezala, kontzertu honek pianoaren bihotzean sakontzen du hitz eginarazteko, bere identitatea eraldatzen duten eta publikoaren irudimena esnarazten duten soinuak erakutsiz. 

Kontzertu honetako egitaraua emanaldi honetarako espreski sortua da eta NAK Jaialdian osorik estrenatuko da. Obrak artistaren bizipen pertsonal oso sakon batean oinarritzen dira: bere lehen semearen jaiotza.

Teknika hedatuen eta objektuen erabileraren bidez, pianoa eraldatu egiten da soinu unibertso bizi eta harrigarri bat aurkitzeko. Soinu esperientzia guztia esku-hartze elektronikorik gabeko instrumentu akustikotik soilik etorriko da eta eta entzuleak luthier baten tailerrera joango bailiran sormen-prozesu baten erdian. Kontzertua entzuleak pianora hurbiltzeko gonbite batekin amaituko da, galderak egin eta prozesu eraldatzaile honekin zuzenean harremanetan egoteko. 

PROGRAMA* 

  • Big Bang
  • Semilla
  • Latido
  • Corriente
  • Alba
  • Umbral
  • Eco
  • Mirada

*NAK Jaialdirako estreinaldiko programa osoa

Talde artistikoa:

Konposizio eta interpretazio musikala: Carles MarigĂł.

JARDUERA

Ordua: 20:00tan
Tokia: Civivox Condestable
Sarrera: Doakoa edukiera bete arte 

CARLES MARIGĂ“

Kataluiniar pianista Carles MarigĂł egungo piano klasikoaren limiteak birdefinitzen ari da. Bartzelonako ESMUC-en eta Moskuko Chaikovski Kontserbatorioetan ikasia, interpretazioaren, inprobisazioaren eta konposizio garaikidearen artean lanean ari da. Bere unibertso musikalak errepertorio klasikoan, gaur egungo konposizioan eta antzinako musikaren birrirudipenean ditu erroak.

Artista egoiliarra izan da Bartzelonako La Pedreran, Gironako La Marfân, Zamus Zentrum für Alte Musik Köln-en eta Fabra i Coats-en, zeintzuetan Hector Parra, Joan Magrané, Sara Cubarsi, Alex Tentor eta Helena Cànoves bezalako konpositoreekin kolaboratu duen. Bere lanak hainbat proiektu eta estreinaldi utzi dizkigu non pianoaren, teknologiaren eta soinu espazioaren arteko elkarlana behatzen den.

Bere ikuspuntu berritzaileagatik ezaguna, Europa osoko eszenatokietan aritu da eta BBC (Radio 3), WDR (Colonia), RTVE eta Cataluya MĂşsicarentzat grabatu du. Bere diskografiak eta INNER VOICE proiektuak erakusten dutenez, non pianoa eta bapateko adimen artifiziala uztartu zituen, musika eraldatzen den eta bizirik dagoen artetzat du.
MarigĂłrentzat, musika generoak eta mugak gainditzen dituen elkarbanatze kolektiboa da.