2025. URTEKO EDIZIOA: LUTHERIA
“The Transgressive Practices of Silicon Luthiers” (2015) arteari buruzko bere tesian, Erza Teboulek “silizioaren luthierrak” terminoa erabiltzen du instrumentu elektroniko, analogiko eta digitalen sorkuntzara dedikatzen diren pertsonetaz hitz egiteko. Hauen sorkuntzak, teknologia berrietan oinarritutako soinu gailuak asmatzera bideratuak, iraganeko artisauak bereizi zituen espiritu ausartaren zordun dira.
Ramon Andresek “El luthier de Delf” liburuan kontatzen digunez, XVII. mendean instrumentuen asmakuntzak dimentsio berri bat hartu zuen metalaren langile eta artisauei esker, zeintzuek fisika eta akustikaren alorretan lortzen ari ziren berrikuntzak kontutan hartuz irudikatzen eta experimentatzen zuten. Garatu zuten egonezin zientifiko horrek, lan erabat zehatz eta guztiz sensorialari lotuta, oso izen iradokitzaileak dituzten mekanismoen garatzea ekarri zuen, organo aereoa bezala, zeinak bere baitan erresonantzia, metalaren estruktura edo soinuaren argitasuna batzen zituen.
Egiari zor, bere ogibidean, garai bateko luthierra denbora ezaren mugagabean bizi zen, bere lehengaiaren harikortasun eta zentzumenak eraginda. Barra harmonikoak, larakoak eta zubiak egiteko erabiltzen zen egurra aukeratzeko zerebilten kontu eta arretan edo sokak egiteko erabiltzen zuten materialaren aukeraketan, grekoen esferen harmoniaren oinordekotza nabari zen, non soka bakoitzak zuen mundu konkretu baten soinuan parekoa eta unibertsoa musikaren kontsonantziaz elikatzen zen.
Soinu leun bezain misteriotsua zuten instrumentu hauetariko askok, zeintzuek entzute eta entzule lasai bat behar zuten, ahazturaren ezerezean geratzera kondenatuak zeuden jaiotzen ari zen musikaren industriaren ikusgarritasun soziala medio. Horren ondorioz, balore kalkulaezina zuten aleak galdu ziren.
1931. urtean Maurice Martenotek, Ondes Martenot instruentuaren eta uhin musikalen laborategiaren asmatzaileak, La Lutherie électronique izenarekin birizendatua, bere ikerkuntza eta sorkuntza eremua pasata zeuden mendeetako artisau tradizioarekin lotzen zuen. Garai bateko egileak bezala, gaitasun mekaniko zein elektronikoak nola uztartu aztertu zuen bere lanean, lutheria berriaren eremuan erreferente bat izatera iritsi arte.
Harrezkeroztik, garapen organologia eta teknologikoa paraleloki garatu da eta zibilizazioen garapenarekin gertatzen den bezala, Rainer Maria Rilkek bere “Orfeori Sonetoak” lanean hamarkada bat lehenago esan zuen bezala, teknologia beti izan da mehatxu bat, makina espirituaren menpe ez badago behintzat eta ez alderantziz.
Instrumentuen sorreran dauden paradigma berriak, kodigo irekiko plataformek eskeintzen dituzten aukerak edo 3D inprimaketa tekniken bidezko modelatzea, neurrira egindako diseinuak ahalbidetzen dituzten eredu berriak eraikitzea ahalbidetzen dute. Baliabide minimo batzuk dituzten pertsonei kostuak merketzen dizkieten herramienta hauek aukera mugagabeak dituen mundu bat sortzen dute. Honetaz aparte, zalantzarik onartzen ez duen baieztapena da jatorrizko lutheriari datxekion nolabaiteko zentzua galtzea dela, bere gestoen zehaztasuna, denbora geratzen zuen sensorialtasuna.
Baina dena ez dago galdurik. Aintzinan bezala, gaur egungo sortzaile askok beren lanaren arreta eta fintasunarekin darraite, beste diziplina batzuekin etengabeko elkarrizketan. Errealitateari zor, sormena aurkikintzaren emozioari bateratua egongo da eta, nahiz makinak humanizatzen saiatzen garen eta ordezka gaitzatela pentsatzen dugun, ez dago IArik zeinak egitate artistiko edo lutheristikoa azaltzeko gai izango denik: gizakiaren hainbat prozesu kognitibo eskatzen dituen sortze-prozedura.
NAK en edizio berri honek gure garaiko lutheria erakusten du, teknologia berriak erabiliz gaur egungo musikari erantzunak ematen dizkioten sortzaileen sensibilitatea ikerkuntza zorrotzaren alde apostu eginez, eraikitze prozesuan darabilten kontu eta gestoak zainduz. Horrela, garai batean sortu ziren instrumenturik ederrenak egiteko erabili zituzten aintzinako jakintzen arimara, literalki, garamatzate.
Yolanda Campos Bergua
NAK Jaialdiaren zuzendari artistikoa.
NAK 2025 MATERIALA
DESKARGATU
KONPOSITORE EGOILIARRA
REYES OTEO
Aurtengo konpositore egoiliarra den Reyes Oterok azken hogeita bost urteetan egin duen lana komunitate artistikoaren zerbitzura dagoen pentsamendu lan sistematikoa izan da, lutheristikoki, estilistikoki eta kontzeptualki aurrera egiten laguntzeko helburua izan duena. Bere obra bakoitza guk genero musikal, partitura, instrumentu edo musika gisa ulertzen dugunaren muga zabaltzeko saiakera edo tresna bat da.
Bere lanaren ildo nagusiak hainbat gaik definitzen dituzte: fenomeno fisiko akustikoak, eletrikoak eta optikoak; kontenplazio estetikoa eta teologia; interpretazio elektroakustikoaren embodiement-a. NAK festibalak autorearekin hainbat topaketa eskainiko ditu: irailaren lauean Civicanen topaketa bat eta bere obraren kontzertu monografiko bat irailaren bostean Baluarten.
ARTISTA SONORO EGOILIARRA
XOÁN-XIL LÓPEZ
Artista sonoro, ikertzaile, musikologo, eta Arte Ederretan doktore, López praktika fonografikoaren (kanpo grabaketen) eta soinu experimentazioaren inguruan aritzen da zeinei esker instalakuntzak, entzuteko murgiltze egoerak, konposizioak, performaceak eta testuak sortzen dituen.
NAK festibalean bere obra ikusgai izango da irailaren 12an Kondestablearen Jauregian egingo den elkarrizketa bati esker, irailaren 13an eskeiniko duen kontzertu bati esker eta festibalak irauten duen bitartean Civicanen egongo den instalakuntza sonoroari esker.
KONPOSITORE GONBIDATUA
EDURNE ARIZU
Artista multidisziplinarra: akordeoilaria, konpositorea, abeslaria eta antzerki eta bideo zuzendaria, Edurne Arizuk interprete eta konpositora bezala ibilbide oparoa dauka musika, dantza, zirko eta antzerkiaren eremuetan. Horri esker Europa, Hego Amerika eta Estatu Batuetan barna aritu izan da lanean.
Akordeoilari garaikide gisa musika tradizioana eta jazz progresiboa fusionatzen ditu. Gainera, akordeoiaren eta adimen artifizialaren (nanAI algoritmoa) arteko erlazioa ikertzen du non naturaren inprobisazioa aztertzen duen adimen artifizialaren bitartez. Bere kontzertua Condestablearen Jauregian izango da irailaren 11n.
KONPOSITORE GONBIDATUA
CARLES MARIGÓ
Carles Marigó pianista katalana gaur egungo piano klasikoaren mugak birdefinitzen ari da. Bartzelonako ESMUC eta Moskuko Chaikovski kontserbatorioetan ikasitakoa, interpretazio, inprobisazio eta sorkuntza kontenporaneoaren artean naturaltasunez aritzen da lanean.
Bere unibertso musikala errepertorio klasikoaz, egungo konposizioaz eta iraganeko musiken berrirudimenaz elikatzen da.
KONTZERTU DIDAKTIKOEN KONPOSITOREA
JOSEBA TORRE
Nazioarteko ibilbide sendoa duen autorea, bere jaioterrian, Bilbon, hasi zituen bere musika ikasketak. Jarraien Parisera (Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionala) eta gero Pittsburghera (Carnegie Mellon University) joan zen bere konposizio eta orkestra zuzendaritza ikasketekin jarraitzeko asmoz.
Bere obrak Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Portugal zein Kubako jaialdi garrantzitsuenetan interpretatuak izan dira. Hainbat orkestra, naizonal zein nazioartekoak, talde, elkarte eta jaialditako musika enkargoak izan ditu eta kontaezinak diren sariak jaso ditu bere lanari esker.
Gaur egun bere konposizio lana Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Konposizio katedrarekin uztartzen du.
KONTZERTU DIDAKTIKOEN KONPOSITOREA
DAVID JOHNSTONE
Jaiotzen britainiarra baina espainar nazionalizatua, David Johnstone bere generazioko sokazko interprete sortzaile eta interesgarrienen artean sailkatzen da. Moldakortasun handia erakusten du biolontxelista bezala lan eginez oso desberdinak eta ugariak diren jarduera musikaletan.
30 obra baino gehiago estrenatu ditu bai bakarlari gisa edo talde eta ensenble ezberdinekin batera lan eginez. Royal Philharmonic Orchestra, English String Orchestra, London Concert Orchestra, etb bezalako orkestrekin lan egin izan du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoko bolontxelo solista da baita Garaikideak Ensenblearen parte (sorkuntza garaikidearekin konprometitua), non interprete eta konpositore bezala aritzen den.
KONTZERTU DIDAKTIKOEN KONPOSITOREA
LEIRE UNZUÉ
Leire Unzue Villanuevak (Agoiz, Nafarroa, 1996) bere ikasketa musikalak 7 urtetan hasi zituen Agoitzako Mariano Garcia Musika Eskolan Emilio Estévez irakaslearekin. Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean jarraitu zituen bere ikasketak eta, ondoren, Goi Mailako titulua eskuratu zuen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Interpretazio Master bat burutu zuen Gaztela-Mantxako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Irakaskuntza Masterra ere bukatu zuen.
Bere ibilbide musikalean zehar, Francisco Javier Oyarzun Beka jaso zuen (2012 eta 2015) eta Erasmus+ beka ere bai (2017-2018). 2022. urtean Saxiana International Competition lehiaketan lehen saria jaso zuen; 2013an, Kuarist laukotearen baitan, Castellon de la Planan ospatutako Re_Cre@ txapelketan lehen saria jaso zuen. Gaur egun Iruñako Joaquin Maya Musika Eskolako eta Agoitzko Musika Eskolako saxofoi irakaslea da.
KONTZERTU DIDAKTIKOEN KONPOSITOREA
LUIS GILA
Luis Gila Userosek (Vegas de Matute, Segovia, 1960) oinarrizko solfeo eta bibolin ikasketak Madrilgo Kontserbatorioan burutu zituen hirurogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran. Ogibidez medikua, 2010. urtean musika jardunari berriz ekin zion Jokin Idoaterekin kitarra kurtsoak eginez, Iñaki Ramosekin, Gorka Pastorrekin eta Yolanda Campos Berguarekin konposizioa landuz, eta, egun, Isabel Valenciaren piano ikaslea da Barañaingo Musika Eskolan.
Salud Abeslariak koruko partaide da sortu zenetik, 2016ean, zeinarentzako hainbat obra idatzi dituen. Bandarako ere zenbait pieza idatzi ditu, melodia herrikoiak eta doinu erligioso zein kiroletakoak. “Canciones de Siempre” Barañaingo taldeak, zeinaren parte den, bere kanta asko ditu errepertorioan.
SUSTATZAILEA
SUSTATZAILEA
ANTOLATZAILEAK
KOLABORATZAILEAK
BIDALI ZURE KONTSULTAK
AEDP. Garaikideak Musika Zentroak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez lortutako datu pertsonalak gordeko direla kontsultei erantzuteko eta publizitatea bidaltzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak arduradunarekin lotura zuzena duten erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Edozein pertsonak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko… Idatzi info@nakfestival.com helbidera zure datu pertsonalekin erabili nahi duzun eskubidea adieraziz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure webgunera: htttp://www.nakfestival.com
