ZER DA NAK?

NAK musika sorkuntzari eta hausnarketa estetikoari irekitako lehio bat da. Entzuteko eremu bat eta gizarteari irekitzen zaion araketa edo bilaketa kolektibo bat zeinaren bitartez soinu ikerkuntza eta soinu bilaketa, pentsamendu kritikoa eta arte garaikidearekin topaketa bat den helburu. “Garaikideak” Musika Garaikidearen Elkarteak sustatu eta antolatuta, 2015. urtetik hona etenik gabe irailean Iruñan, Nafarroan, ospatzen da.

NAKek pedagogi eta formakuntza lan garrantzitsu bat garatzen du. Edizioz edizio, proiektu honek jarduera desberdinak garatzen ditu sorkuntza berriko musika garaikidea ikuslego desberdinei helarazten diena, adierazpen garaikdeei buruzko interesa sustatuz eta gaur egungo munduan kokatzen gaituzten eztabaida guneak sortuz.

Egun, jaialdia lau jarduera ildok osatzen dute: kontzertu tematikoek musika garaikidearen sorkuntza eta interpretazioa sustatzen dutenak; ildo didaktikoak pentsamendu topaketak, publiko berrien prestaketa eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen motibazioa bilatzen ditu; hirugarren ardatza haurrei eta familiei zuzenduta dago, zeinak arte adierazpen berrietarako hastapen jarduerak proposatzen dituen. Azkenik, NAK Explorer-ek ikerketa guneak eta soinu bilaketa eremuak eskaintzen ditu.

 Gogoetaren babespean, bere lan ildoekin koherente eta gure lurraldearen eta bizilagunen beharrekin lotua dagoen programazio zehatz bat antolatzen da. Bere lan egiteko moduak hainbat eragile kultural eta sozialen arteko elkarlana batzen du jaialdia bermatzen eta etorkizunera bultzatzen duten sinergiak sortuz.

Era berean, integrazio eremuak ahalbidetzen ditu, esparru inklusiboko jarduera artistikoak bultzatuz eta desgaitasun intelektuala duten edo/eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak laguntzen dituzten elkarteekin lan eginez. Horretaz gain, genero berdintasuna eta filosofia ez-sexistaren alde lan egiten duten elkarte, artista eta erakundeekin harremanak bilatzen eta sustatzen ditu.

Bere ondarea, sorkuntza berriekin lotuta beti, musika garaikideko, dantzako, ikusizko eta zinemako ehun estreinaldi baino gehiagoko corpusean laburbiltzen da, baina, batez ere, arteetan eta kulturan paradigma aldaketa bat bultzatu nahi duten bideak sortzean. Hitz batez, hamar urte baino gehiago korrontearen kontra, pentsamenduaren azalkeriatik ihesi eta gizakiaren benetakotasunarekin konektatzen saiatuz.

NAK JAIALDIAREN OINARRIAK

SORKUNTZA

IKERKETA

ESPERIMENTAZIOA

KOOPERAZIOA

INKLUSIOA

SUSTATZAILEA

ORGANIZA

NAFARROAKO GOBERNUAK ETA KULTURA MINISTERIOAK DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERA 

KOLABORATZAILEAK

BIDALI ZURE KONTSULTAK

AEDP
AEDP. Garaikideak Musika Zentroak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez lortutako datu pertsonalak gordeko direla kontsultei erantzuteko eta publizitatea bidaltzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak arduradunarekin lotura zuzena duten erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Edozein pertsonak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko… Idatzi info@nakfestival.com helbidera zure datu pertsonalekin erabili nahi duzun eskubidea adieraziz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure webgunera: htttp://www.nakfestival.com