DAVID ARANAZ

Irailak 11 

18:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Aurrez izen ematea 15 pertsona.

TXIKI ESPERIENTZIA

DAVID ARANAZ

El Dracófono

6 eta 10 urte arteko umeei zuzendutako esperientzia, pertsona helduek laguntzeko aukerarekin.

“Dracofonoa” (draco-fono), umeek objektu bibrazaile, soinu eta musikari buruzko esperientzia aktibo, integral eta motibagarri bat bizi dezaten garatu den tailer bat da, zeinaren helburua partehartzaile guztiak luthier eta musikari inprobisatzaile bihurtzea den.

Proposatuko diren dinamiken bitartez gaitasun plastiko eta musikalak garatu eta esploratu ahal izateko baliabideak eskainiko dira, bai eta hainbat materialekin zuzeneko esperientziaren, entzumenaren eta musika sorkuntzaren bitartez komunikazioa sustatu.

Baschet erako eskultura sonoroak edo El Dracófono obra berinterpretatuko edo birsortuko dira. Lutheriaren ikuspuntutik, soinuaren ezaugarriak antzemango dira bere oinarrizko elementuetatik hasita; hainbat material bibratuaraziz, hainbat sensazio eta giro sonoro sortuz, eta espresibitatea garatuz lankidetza eta partehartzea sortu nahi dituen giro batean, ekintza ludiko, praktika eta musika tresnen sorkuntza xede dituen jarduera baten bitartez.

Irakaslea: David Aranaz

 

JARDUERA

Ordua: 18:00tan
Tokia: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa
Sarrera: Aurrez izen ematea 15 pertsona.

INFORMAZIOA / IZEN EMATEA: Civican-Nafarroako Kutxa Fundazioan burutzen diren jarduerek aurrez izena ematea eskatzen dute. Horretarako mezu elektroniko bat bidal dezakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren telefonora deitu (948 222 444) jarduera bakoitza hasi arte.

DAVID ARANAZ

David Aranazek bere denbora bere pasioen artean banatzen du, diseinu industrialeko ingeniaritza, bioeraikuntza, musika elektroakustikoa eta musikoterapia. Ingenieritza teknikoa, kitarra klasikoa eta soinu ekoizpena ikasirik, bere sormen musikala Contenedor de Ruido proiektuaren bidez garatzen du non musika elektronikoa, soinu artea eta prozesu terapeutikoak burutzen dituen. Musikoterapeuta bezala Gasteizko iMAP-en ikasia, bere lanbidearen zati bat arlo sozialerantz bideratzen du.

Soinu bilatzaile eta sortzaile eta inprobisatzaile aske bezala garatzen dituen soinu eskulturak Contenedor de Ruido elkartearen sormenaren parte dira eta soinu garaikidearen sorkuntzaren ideiarekin bikain uztartzen da. Sorkuntza hau objektu , arte sonoro, musika konkretu eta ingurune urbano, industrial eta naturalen soinuen birmoldaketan oinarritzen da.