AMSIA

Irailak 11

08:00

DONAPEA IIP
CIP Donapea ikasleendako bakarrik

DIDAKTIKO TAILERRA

SINTETIZADORE MODULAR ANALOGIKOAK II

“CIP Donapea” Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoarekin lankidetzan.

Hardware musikalari eskainitako bigarren tailerra. Sintetizadore modular baterako moduluak fisikoki nola eraiki irakatsiko da.

Tailer hauetan eraikiko den sistema edo sintetizadorea ikastetxean geratuko da etorkizuneko erabileretarako, formakuntza jardueretarako edo jarduera ludikoak bultzatzeko ( topaketak, elkarrizketak, ikuskizunak, zuzeneko musika…) .

 

JARDUERA

Ordua: 8:00tan
Tokia: CIP Donapean
Sarrera: CIP Donapeako ikasleentzat bakarrik

JAVIER UCAR “AMSIA”

Javier Ucar musikaria, dj eta musika elektroniko zein elektroakustikoaren sortzailea da. Amsia izen artistikoarekin ezagutzen zaio euskal musika esperimentalean (Azkoitia, 1976). Gaur egun, bere lana MIDI orkestazioetan oinarritzen da, eta horretarako soinu sintetizatuak, biniloak eta samplers bildumak erabiltzen ditu,  aurreikusi ezin daitekeen collage sonoro bat sortuz.

Bere musika ambient eta ruidismo aleatorio izenarekin ezagutzen den estiloen barruan kokatuko litzateke. Zuzeneko musika egiten duenean, sintetizadoreak erabiltzen ditu nagusiki, MS2000ren antzera. Hau da, modularrekin sortutako soinuak eta grabatutako soinuekin egiten dituen  manipulazioak edo eraldaketak.

333modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Talde honen lanaren helburuetako batzuk honako hauek dira: eurorack formatuan dauden moduluen diseinua, eraikuntza eta salmenta, soinua eta harware elektronika… Bere filosofíak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; Horren adibide argia da egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilera eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.