EDURNE ARIZU
Irailak 11

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
KONTZERTU TEMATIKOAK
EDURNE ARIZU
Physis
Edurne Arizuren monografikoa
Physis-ek soinu-miaketa bat proposatzen du, lutheria elektronikoaren arloan akordeoiaren mugak eta akordeoiaren kontzeptu hedatua birdefinitzeko.
Nan-AI adimen artifizialaren algoritmoarekin (espresuki momentuan inprobisatzeko diseinatua), efektuen pedalekik, samplerrekin eta ahotsarekin uztartuta instrumentua birmoldatzen du, gizakiren eta teknologiaren, naturalaren eta artifizialaren arteko elkarrizketa musikal bati bide emanez, non tradizioa eta berrikuntza elkartzen diren esperientzia biderkatzaile bat sortuz. Programa hau lau obrek osatzen dute, zeinetatik bat NAK Festibalarentzako sortutako erabateko estreinaldia den.
Estreinaldi honek garapen teknologikoak funtsezko materialetan duen eraginari buruzko gogoeta egiten du, publikoa musika eta instrumentu sorkuntza berria, geologia eta adimen artifiziala gure planetari eragiten ari zaion kostua lotzen dituen soinu-paisaia batean murgilduz.
PROGRAMAÂ
- Physis (2023)
Texis
Ethos
Vomvos
- Tierras raras (2025)*
*Estreno absoluto para el Festival NAKÂ /Â Erabateko estreinaldia NAK Jaialdirako
Talde artistikoa:
- Ideia originala: Edurne Arizu eta Carles Murillo.
- Konposizioa eta interpretazioa: Edurne Arizu
- NaN-Ai algoritmoaren desinua: Enric Guaus eta Félix Pastor
- Zuzeneko interpretazioa: Edurne Arizu, Enric Guaus eta Félix Pastor
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Civivox Condestable
Sarrera: Doakoa edukiera bete arteÂ
EDURNE ARIZU
Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan ikasi zuen non Akordeoiko Goi Mailako ikasketak bukatu zituen Nekane Iturriozen eskutik. 2001. urtean BUAn Musikaren Historia eta Zientziak gradua bukatu zuen. Bere formakuntza Taller de Músics eginez amaitu zuen, jazzean eta musika modernoan espezializatuz.
Etnomusikologia gustuko duenez, 2007an Peruko Amazonas oihaneko Ciro AlegrÃa komunitate indigenarekin uda pasa zuen eta awajún abestiei buruzko lan bat egin zuen. 2009. urtetik aurrera arte eszenikoetan lanean diardu interprete eta konposatzaile bezala hainbat konpainia, antzerki, zirko eta dantza zuzendarirekin Gayarre Antzokiko, TNC-ko, 9 Barris Ateneuko, Mercat de les Flors teatroko, CaixaForumeko, Espainiar Teatroko proiektuetan eta Meridako Jaialdian eta Panamako Zine Jaialdian parte hartuz.
Fricciones (2018) eta Relevos (2022) bere bi albumak nabarmentzen dira, azken hau Granollerseko Jazz Jaialdian estreinatua. 2024. urtean Inés Bozaren El Salto del Ciervo pelikularako musika konposatu zuen, Mercat de les Flors-en estreinatua. Gaur egun, Physis proiektuan lanean ari da, musika eta adimen artifiziala batzen dituena, Félix Pastor eta Enrick Guausekin batera, BCN Crea dirulaguntzari esker eta Convent de Sant AgustÃn bizitokia duelarik.