AMSIA
Irailak 10

08:00

DONAPEA IIP

CIP Donapea ikasleendako bakarrik
DIDAKTIKO TAILERRA
SINTETIZADORE MODULAR ANALOGIKOAK I
“CIP Donapea” Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoarekin lankidetzan.
Hardware musikalaren tailerrak, 2016. urteko edizioan hasi zirenak, ikuspuntu berri bat izango dute aurtengoan “CIP Donapea” Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoarekin lortu den lankidetza berriari esker. Helburuak ikasleen arteko dinamika partehartzaileak sortzea eta ezagutza partekatuari irekitako espazioak eskaintzea dira..
Lanbide heziketako Goi Mailako Soinu ikasleei zuzendua, tailerrak testuinguru historikoa eta sintetizadore modular baten sorkuntza/eraikuntzan kontutan hartu behar diren oinarrizko irizpideak zein diren landuko ditu (eztainuarekin egindako soldadura, osagai elektronikoak, soinuari lotutako elektronikari buruzko kontzeptuak, soinu sintesiaren hastapenak…)
Javier Ucar “Amsia” musikari eta artista sonoroaren eskutik, bere klase emateko era festibalak bultzatzen dituen balore ekologiko eta garapen jasangarriarekin lotuta dago, komunitatearen ideia sustatuz, birziklapenaren alde eta zaharkitze programatuaren aurkako praktikak bultzatuz.
JARDUERA
Ordua: 8:00tan
Tokia: CIP Donapean
Sarrera: CIP Donapeako ikasleentzat bakarrik
JAVIER UCAR “AMSIA”
Javier Ucar musikaria, dj eta musika elektroniko zein elektroakustikoaren sortzailea da. Amsia izen artistikoarekin ezagutzen zaio euskal musika esperimentalean (Azkoitia, 1976). Gaur egun, bere lana MIDI orkestazioetan oinarritzen da, eta horretarako soinu sintetizatuak, biniloak eta samplers bildumak erabiltzen ditu, aurreikusi ezin daitekeen collage sonoro bat sortuz.
Bere musika ambient eta ruidismo aleatorio izenarekin ezagutzen den estiloen barruan kokatuko litzateke. Zuzeneko musika egiten duenean, sintetizadoreak erabiltzen ditu nagusiki, MS2000ren antzera. Hau da, modularrekin sortutako soinuak eta grabatutako soinuekin egiten dituen manipulazioak edo eraldaketak.
333modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Talde honen lanaren helburuetako batzuk honako hauek dira: eurorack formatuan dauden moduluen diseinua, eraikuntza eta salmenta, soinua eta harware elektronika… Bere filosofíak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; Horren adibide argia da egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilera eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.