JOAQUIN MAYA ESKOLAKO IKASLEGOA
Irailak 09

19:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
TXIKI PERFORMANCE
JOAQUIN MAYA ESKOLAKO IKASLEGOA
Improvisando con autómatas
7 eta 12 urte arteko ume eta gazteei bideratua.
“Joaquín Maya” Musika Eskolako ikasleak performance kolektibo bat egingo dute Organscape / Organismo soinu instalakuntza abiapuntu bezala hartuta, edizio honetako artista egoiliarrak sortua.
Inprobisazioa, zuzeneko musika sorkuntzatzat hartzen dena, ikasleei musikalitatea ikuspuntu interaktibo batetik gerturatzeko baliagarria da, hauen garapen musikalerako funtsezkoa dena.
Jarduera honekin, jokuaren eta bizipenen bitartez, partehartzaile guztiak zuzeneko musika esplorazioan sendotzea da helburua Xoán-Xil Lópezek sortutako automata sonoroekin interaktuatuz.
JARDUERA
Ordua: 19:00tan
Tokia: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa
Sarrera: Doakoa edukiera bete arte.
JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLA
Joaquín Maya Musika Eskola udal titulartasuna duen eta arautu gabeko musika irakaskuntza eskaintzen duen musika eskola bat da. Bere eskaintza 7 urtez gorako umeei bideratuta dago bai eta Iruñean erroldatuta dauden gazte zein helduei, izan aurretiko jakintzarik edo ez. Aukeraketa prozesua zozketa bidez egiten da.
Eskolak Erdi Mailako Kontserbatoriorako sarrera frogarako prestakuntza eskaintzen du bai eta musika zaleentzako irakaskuntza instrumentala ere.