SOXXI
Irailak 06

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)

Sarrera erosi
Sarrera: 15 €
KONTZERTU TEMATIKOAK
SOXXI
Luth-release
RP. Kokoras, A. Cole, eta L. Franz Aguirreren obrak
Luth-release proposamenak lutheriaren kontzeptua zabaltzen du, arteen diziplinartekotasunetik modelatutako mekanismo berritzaileak aurkeztuz.
Kontzertu honetan soinu elektronikoak, jostailu musikalak eta 3D inpresoren bitartez sortutako instrumentuak entzungai izango dira, instrumentuen sorkuntzan egun dagoen globalizazio eta demokratizazioa erakutsi nahirik.
Amaiera gisa, Joan Soriano luthierraren lan eta ikerkuntzei esker, instrumentu berri eta bakar bat aurkeztuko da, kontzertu honetarako espresuki sortua: Ragaphonea: afinazio mikrotonala du eta H. Cowell, M. Ishii eta I. Xenakisek sortu zituzten instrumentuen jarraipena da baina afinazio zehatzago batekin. Honela, afinazio tenperatua duten instrumentuekin elkartu daiteke gaur egun ezagutzen ez diren tinbre berriak sortuz.
PROGRAMA
- Inside the color spectrum (2021) – Amanda Cole. Para copas de cristal afinadas y con electrónica en vivo.
- Pac-man (2024) – Panayotis Kokoras. Para objetos, juguetes musicales e instrumentos impresos en 3D.
- Gloria. (Bembé a la nativité de mes Orihas (2024-25)* – Louis Franz Aguirre. Para sexteto de percusionistas-cantantes y Ragaphones Oggún.
*Bertsio berrikusiaren estrenaldia NAK Jaialdirako
Talde artistikoa: Oscar Martí, Andreu Queralt, Sergi Dauder, Miguel Ángel Real y Josep Furió (perkusiolariak); Joan Soriano (lutheria eta perkusioa)
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Baluarte Auditorioa, Harresiaren sala
Sarrera: 15€
SoXXI
15 urteko ibilbidearekin, Nazioarteko SoXXI Jaialdiaren talde egoiliarra da. Bere jardun artisitikoak perkusiorako musikaren esparru ezberdinak hartzen ditu, baina XX eta XXI. mendeko errepertorioa ardatz hartuta.
Hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola, Nazioarteko SoXXI Jaialdia, Madrilgo Konect@rte Jaialdia, Montserrateko Ganbara Musikaren Nazioarteko Astean, Alikanteko Asonancias Jaialdian, Xàbiako “Ágora Actual Percusión” European Meeting of Contemporary Percussion Nazioarteko Jaialdia, Badajozko Gazte Jaialdia, Auditorio Nazionaleko Musikaren Egunean, CNDC-k Vostell-Malpartidako Museoan antolatutako Egungo Musikaren Zikloan, Iruñeko After Clage Jaialdian, OEX-aren Ganbara Musikaren Zikloan, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian, Balentziako ENSEMS Naiozarteko Jaialdian, Nafarroako NAK Jaialdian eta Aalborg-ko (Danimarka) Oper Days Jaialdian, besteak beste.
Gaur egungo musika eta artearen dibulgazio eta zabaltze lan pedagogiko garrantzitsu bat egiten du hainbat eta hainbat diziplinarteko, zentro eta etapa arteko proiektu aurkeztuz eta garatuz En Clau d´Art proiektuarekin batera, SoXXI Jaialdiaren barnean. Berriki bere lehen lan diskografikoa argitaratu du, Egungun izenekoa, non Ekkozone disketxe daniarrarekin batera, Louis Aguirre konpositore kubatar-daniarraren perkusiorako seikoteen integrala grabatu duen.
Projecte SoXXI Josep Furió, Sergi Dauder, Oscar Martí, Andreu Queralt, Miguel Ángel Real y Joan Sorianok osatzen dute.