REYES OTEO
Irailak 05

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)

Sarrera erosi
Sarrera: 15 €
KONTZERTU TEMATIKOAK
REYES OTEO
In Lab with Reyes Oteo
Reyes Oteoren monografikoa
Reyes Oteok, edizio honetako konpositore egoiliarrak, azken hogeita bost urte hauetan garatu duen produkzioa, komunitate artistikoaren zerbitzura dagoen pentsamendu-lan sistematiko bat da, lutheristikoki, estilistikoki eta kontzeptualki aurrera egiten laguntzeko. Idatzi duen obra bakoitza gaur egun genero, partitura, instrumentu edo musikatzat ulertzen dugunaren limiteak zabaltzeko herramienta edo froga bat da.
Bere lanaren oinarrian hainbat gai ezberdin daude bere produzkioaren lan-ildoak direnak: fenomeno fisiko akustikoak, elektrikoak eta optikoak, begiespen estetikoa eta teologia, edo interpretazio elektroakustikoaren embodiement-a. Laburbilduz, bere konposizio praxisa zeharkatzen eta batzen duen lan ildoa: partitura, materia, instrumentua, kontzeptua, espiritua…
Gaurko kontzertua, erabateko hiru estreinaldi barne hartzen dituena, autorearen obren aukeraketa bat da, hainbat euskarri plastiko, bideo, elektroniko eta perkusio euskarrien beharrei lotuta eta bere formatu handirako obrak entzungai diren dokumental bat gehituta, hala hola, opera interaktibo eta ikuskizun eszenikoak, zeintzuek jaialdiaren enkarguzko obraren bidez aurkezten diren
PROGRAMA
- Partitura Cero (2022)*, para marimba líquida.
- Suite sobre el silencio (2019)*, para cinta.
I Primero
II Silencio
III Martinete
IV Scherzo
V Dolce
- Tehom (2003), para cinta, sobre ¿Se ha vuelto Dios loco? de Fernando Arrabal.
- Sixpoint Sweet Action (2023)*, para marimba líquida. Psiconáutica sobre tres soportes plásticos y escultóricos: libro de artista, aguatintas y poliestireno colado con neón.
I- Libro
II- Nube
III- Cuerpos
- Por la calle de Amargura (2008), para cinta, sobre Saeta, del Cancionero Musical de Eduardo Ocón.
- Yo soy el monstruo rana (2020), para electrónica en soporte fijo, partitura escenográfica en tres paneles de 18 kg en verdeluz, txalaparta, bombo, tam-tam, rugido de león, krakebs, roto-toms, crasher, opera gongs, frenos de tambor y martillos.
- Rosa mystichae (2009), para cinta, sobre una cantiga de Alfonso X El Sabio.
- In Lab with Reyes Oteo (2025)**, para vídeo, electrónica y percusión.
*Erabateko estreinaldia
**Erabateko Estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguzko obra.
Talde artistikoa:
- Musika konposizioa, gidoi eszeniko eta elektronikoa: Reyes Oteo
- Perkusioa: Juanjo Guillem
- Bideografia: Victor Jiménez
- Soinu diseinua: Ruy Martín
- Soinu grabatuak: Rafa Gálvez
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Baluarte Auditorioa, Harresiaren Sala
Sarrera:15€
REYES OTEO
Sevillan jaio zen 1982an. Francisco Guerrero Kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen, Bibolin Irakasle Titulua eskuratuz. Jarraian, Malagara joan zen bere ikasketekin jarraitzera, non Konposizioko Goi Mailako Titulua eskuratu zuen. Bertan bere espezializazioa musika elektroakustikorantz bideratu zuen, baita musika mota honek gainontzeko musika eta arte estiloekin duen erlaziorantz ere. Zehatzago esanez, Artea eta Teknologiaren arteko erlazioa da interesatzen zaiona.
Ordenagailu bidez sortzen den musikari eskainitako bere lana «Tehom» (2003) ikuskizunarekin hasi zuen, Fernando Arrabalen «¿Se ha vuelto Dios loco?» testuan oinarritutako eta zuzeneko antzezleak zituen ikuskizun elektroakustikoa. Hau Malagako IV. Musika Garaikidearen Zikloan estrenatu zen eta behin baino gehiagotan birrinterpretatu da, Mairena del Aljarafeko (Sevilla) udaletxearen erakusgelaren inaugurazioan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan eta ETB emititua «EITB cultura» saioan.
Zuzeneko musika elektroakustiko interprete gisa hainbat konpositoreren obren estreinalditan aritu da, hala nola, Francisco José Martín Jaimeren “Preludio a la Ópera Medea” obrna, Malagako Orkestra Filarmonikoarekin joaz Cervantes antzokian; Diana Pérez Custodioren “El Nudo” obra Malagako Falla antzokian. Cordobako Eutopia´06 Jaialdiko Live Cinema ataleko «Improvisación Audiovisual» ikuskizunerako ere deitu zuten; Infinito multimedia proiektuarekin ere parte hartu izan du; Improvisación Multidisziplinar Jailadiko Bilboko L´mono sorkuntza espazioan kolaboratu zuen; Katie Duck dantzari eta koreografa estatubatuarrarekin eta bere Magpie Music Dance konpainiarekin Bilboko La Fundición aretoan ikuskizuna interpretatu zuten.