NGMMK NAFARROA SINFONIA

Irailak 03 

19:30

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

DIDAKTIKOA KONTZERTUAK

NGMMK NAFARROA SINFONIA

La escuela del alma: creación

NGMMK Konposizio Gelarekin koordinatutako jarduera. Nafarroako Musikaren Hiriaren elkarlanarekin.

Marín, I. Txapartegui, J. Carabias, A. Galán eta I. Lezaunen obrak. Estreinaldiz bakarrik osatutako egitaraua

NAK Jaialdiaren kontzertua oso gertakari berezia da, gure ideien oinarri garrantzitsuenetariko bat bultzatzeko aukera baita: belaunaldi berrien sorkuntza eta interpretazioak laguntzea eta sustatzea.

Aurtengo edizioan Sinfonía Navarrarekin elkarlana hasiko dugu, 2021an sortutako ganbara-orkestra bikaina zeina estatu mailako zein nazioarteko kontserbatorio ospetsuetan prestakuntza sendoa jasoa duten musikariz osatua dagoen

Javier Echarriren batutapean erabateko bost estreinaldi aurkeztuko dira, denak ere Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Konposizioko ikasleek idatziak. Honela, jaialdiak apostu sendo bat egiten du gaur egungo eta etorkizuneko sorkuntza berriari lotuak dauden musikari gazte eta talentudunei ahotsa eta aukerak emateko. 

Inoiz entzun ez den musika, Izaro Txapartegui, Eduardo Marín, Jorge Carabias, Arkaitz Galán eta Inar Lezaunek konposatua hogei musikarik parte hartuko duten kontzerturako eta maila profesional batean konpositore gazteei beraien lanak aurkezteko aukera emango diena. 

PROGRAMA*

  • Stantia (2025)* – Eduardo Marín
  • Kronotxoriak (2025)* – Inar Lezaun
  • Shrotovaaha (2025)* – Arkaitz Galán
  • Hauste (2025)* – Izaro Txapartegui
  • Cruzar el hilo (2025)* – Jorge Carabias

*NAK Jaialdirako estreinaldiko programa osoa

Interpreteak: Sinfonía Navarra

Zuzendaria: Javier Echarri

  • Zeharkako Xirula: Raquel Rivera
  • Oboea: Andrea Bellosta
  • Klarinetea: Sergio Urtasun
  • Fagota: Peio Berasategui
  • Tronpa: Saioa Loinaz
  • Tronpeta: David Lanz
  • Tronboia: Eneko Azparren
  • Perkusiolari bakarlariak: Alejandro Carrascoso, Román Angulo. 
  • Perkusioa: Santiago Pizana
  • Bibolinak: Garazi Etxeandia, José Ignacio López, Fermín Aramendia, Elorri Askasibar
  • Biola: Giovanna Azzone
  • Biolontxeloa : Fermín García
  • Kontrabaxua: Daniel Morán

Irakaslegoa: Joseba Torre

JARDUERA

Ordua: 19:30tan
Tokia: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Sarrera: Doakoa edukiera bukatu arte

NGMMK NAFARROA SINFONIA

Sinfonia Navarra bikaintasuna bilatzen duen ganbara orkestra bat da eta nazioko eta nazioarteko kontserbatorio ospetsuetan prestakuntza sendoa duten musikari profesionalek osatzen dute. 2021. urtean sortua, gure helburu nagusia kultura eta Nafarroako musika ondarea zabaltzea da Nafarroako mugetatik at.

Sortu baginen sortu, Espainia eta Frantziako hainbat auditorioetako ikusle eta entzuleak txunditu ditugu, Nafarroako Foru Komunitateko eszenatoki nagusietako erreferente garelarik. Gure errepertorioan proiektu propioez gain goi mailako elkarlanak ere baditugu, hala nola: -Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Ganbara Abesbatza, AGAO Operaren Lagunen Elkartea eta Nafarroako Ganbera Opera elkartea.

Nafarroako musika eta kulturarekin dugun konpromisoa ekimen berritzaile eta gogoangarrietan islatzen da: Maisuei egindako homenaldiak: Sarasate, Turrillas, Gaztambide, Remacha, Echegoyen eta Cervantes. Elkarlan artistikoak: Hainbat koru, euskal dantzari, dantzari klasiko eta elkarte kulturalekin. Ekitaldi bereziak: Iruñaren Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurreneko emanaldia, Espainiako Errege eta Erreginaren aurrean eskainia.

Sinfonia Navarran tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditugu esperientzia musikal irisgarriak eta dinamikoak eskaintzeko eta emanaldi bakoitzaren ondoren ahaztuko ez den oroitzapen bat sortzeko. Nafarroako konposatzaile zein nortasun kulturalari eskaintzen diegun dedikazioak gure espiritu berritzailea bultzatzen du, musikaren eta ikusleen arteko lotura paregabea bermatuz.