XÓAN- XIL LÓPEZ
Irailak 02Â

20:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
EXPLORER SOINU INSTALAZIOA
 XÓAN-XIL LÓPEZ
Organscape / Organismo
Organscape / Organismo instalakuntzaren inaugurazio eta abiatzea, Xoán-Xil López soinu artista, ikerlari eta luthierraren eskutik. 2021eko Prix Ars Electronian (Austrian) saritua, Jaialdiak irauten duen egunetan ikusgarri egongo da.
Organscape hitz egiten duten eta elkarrekin lan egiten duten bi elementuz osatutako lan bat da. Alde batetik, Organismo izena duen soinu instalakuntza autonomoa, mundu naturalaren soinu errepertorio bat simulatzen duen automata bat. Beste aldetik, organoaren pieza batzuk, Organscape I – IV, hainbat leku geografikotako grabazioak musika tresna tresna historiko honen ezaugarri tinbrikoetara bihurtuz osatuak.
Lan hau soinu paisaiaren mimesis musikalaren ideiatik sortu da. Instalazioa organo batzuetan aurki ditzakegun erregistro berezi batzuei buruzko ikerkuntza batetik abiatzen da, barroko garaikoak gehienak, soinu paramusikalak imitatzea helburu dutenak, txori edo trumoi soinuak, esaterako.Â
JARDUERA
Ordua: 20:00tan
Tokia: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa
Sarrera: Doakoa aurrez izen emanez
XÓAN-XIL LÓPEZ
Xoán-Xil López artista sonoro eta ikerlaria da eta bere lanen ardatza praktika fonografikoak (landa grabazioak) eta instalazio, entzuteko egoera murgiltzaile, konposizio, performance eta testuak batzen dituzten soinu esperimentazioak dira.
Ina GRM (BNF), Medialab Prado edo UCLA zikloetako artista eta ikertzaile egoiliarra izan da. Tailer eta hitzaldiak eskaini ditu arte sonoro eta landa grabaketei buruz Art|Sci centerren, CCMEX-en edo CRESSON-en. Bere lanak Ars Electronica Linz, IN-Sonora, MNCARS, LABoral edo ZKM bezalako kontextuetan aurkeztuak izan dira, besteak beste.
Bere azken lan nabarmenen artean Emilio Fonsecaren Salvaxe, salvaxe dokumentalerako egin dituen landa grabaketak eta soinu diseinua, Cesar Soutoren A foreign song filmaren soinu banda, Iván Torres Hdez zinegielaren URHO [1, 2] proiektuarekin zuzeneko musika intepretatuz egin duen kolaborazioa eta MNCARS-erako sortu duen Abellón obra sonoroa lirateke. Azken hau berak idatzitako testu batean oinarritzen da, ikuspuntu artistiko/antropologiko batetik abiatuz, erleen, pordoien eta Galizian egiten diren zenbait praktika erritual aztertzen ditu.