Lagun gaitzazu eta bat egin NAK Jaialdiaren taupadarekin!

NAK Jaialdia babestea proiektu bizi batekin bat egitea da, non abangoardiako musika aldaketaren, hausnarketaren eta topaketa kolektiboaren eragile bihurtzen den. NAK jaialdia adimena, sormena eta esplorazioa sustatzeko gunea da eta bertan soinu-arteak gonbidatzen gaitu oraina zalantzan jartzera eta ustekabekoa deskubritzera. Egin zaitez mezenas eta izan zaitez kultura eraldatzen duen ekosistema honen partaide!

Gainera, zergak Nafarroan ordaintzen badituzu, zure laguntzak abantaila fiskalak ditu.

HEDAGARRIA

NAK Jaialdiak MECNA zigilua du, Nafarroako Gobernuak gure proiektua gizarte eta kultura interesekotzat jotzeko ematen duen errekonozimendua.

Kultura Mezenasgoaren Foru Legeari esker (MECNA), zuzeneko itzulera du abangoardiako kulturari ematen diozun laguntzak. Nafarroan zergak ordaintzen dituzten partikularrek zein enpresek zerga-kenkari handiak dituzte (PFEZean edo Sozietateen Gaineko Zergan) jaialdiari edozein dohaintza egiteagatik. Soinu-sormena bultzatzea guztiok irabazten dugun apustua delako!

Zer esan nahi du honek?

Zergak Nafarroan ordaintzen badituzu eta kenkari hau zure aitorpenean adierazten baduzu, egiten duzun dohaintzak gutxiago kostatuko zaizula. Baina NAK Jaialdiak zenbateko osoa jasoko du.

Partikularrak

% 80ko kenkaria lehenengo 250 euroetan, eta % 40koa gainerakoan.
Hau da, hurrengo Errenta aitorpenean ehuneko hori itzuliko dizute.

Adibideak:

Dohaintza

Kenkaria

Benetako kostua pertsonarentzat

NAK Jaialdiak jasotzen duena

50 €

40 €

10 €

50 €

150 €

120 €

30 €

150 €

500 €

240 €

260 €

500 €

Enpresak

% 30eko kenkaria lehenengo 300 euroetan, eta % 20koa gainerakoan.
Hau da, Sozietateen Gaineko Zergaren hurrengo aitorpenean ehuneko hori itzuliko dizute.

Adibideak: 

Dohaintza

Kenkaria

Benetako kostua pertsonarentzat

NAK Jaialdiak jasotzen duena

250 €

75 €

122,50 €

250 €

500 €

130 €

370 €

500 €

1000 €

230 €

420 €

1000 €

NOLA EGIN DEZAKETola egin dezaket?

PASO 1. Bete eskaera orria.

PASO 2. Egin dohaintza transferentzia bidez.

  • Kontu zenbakia: ES54 3035 0183 61 1830024325 (EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL POPULAR)
  • Kontzeptua: NAK dohaintza + Izen-abizenak
  • Titularra: Garaikideak Musika Garaikidearen Elkartea.

Dohaintza egiten duzun unean bertan bidaliko dizugu ziurtagiria. Gainera, zergak Nafarroan ordaintzen badituzu, zure MECNA zerga-ziurtagiria jasoko duzu, eta Foru Ogasunean egin beharreko izapide guztiak egiteaz arduratuko gara. Horrela, kenkaria automatikoki aplikatuko da zure aitorpenean.

ESKAERA ORRIA

Pertsona / Enpresa
AEDP
AEDP. Garaikideak Musika Zentroak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez lortutako datu pertsonalak gordeko direla kontsultei erantzuteko eta publizitatea bidaltzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak arduradunarekin lotura zuzena duten erakundeei edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Edozein pertsonak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko… Idatzi info@nakfestival.com helbidera zure datu pertsonalekin erabili nahi duzun eskubidea adieraziz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure webgunera: htttp://www.nakfestival.com
=

Gardenak izan nahi dugu

Gardenak izan nahi dugu: gure erakundea Nafarroako kultura-mezenazgo erregimenaren barruan dago (MECNA). Hori dela eta, dohaintza honek Nafarroako Foru Ogasunean zergak ordaintzen dituztenei bakarrik ematen die zerga-kenkariak lortzeko aukera. Komunitate honetatik kanpo bizi bazara, zure ekarpena laguntza desinteresatua izango da eta %100 bideratuko da gure proiektua gauzatzeko.

Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik eta gure proiektua baloratzeagatik!