2026ko DEIALDIA
NAK jaialdiaren hamabigarren edizioak 2026.
Urteko proposamenak hautatzeko deialdi berria irekiko du Hiru modalitate ezartzen dira:
A MODALITATEA
Bakarlari edo talde instrumentalei zuzendutakoa.
B MODALITATEA
Jaialdiarekin lankidetza-sareak ezarri nahi dituzten musika eta arte-erakundei zuzendua.
C MODALITATEA
Haur eta familiei eskeinitako proposamenak dituzten bakarlari edo talde instrumentalei zuzendua.
OINARRI OROKORRAK
1- Parte hartzen dutenak modalitate bakar batera aurkeztu daitezke.
2- A eta B modalitateen gaia “UTOPIA” izango da: Garapen Iraunkorreko. Helburuetan (gutxienez bat) oinarritutako proposamenak baloratuko dira, hala nola inklusioa, irisgarritasuna, genero-berdintasuna, eraldaketa soziala, bitartekaritza eta hezkuntza, jasangarritasun…
Jaialdiaren antolatzaileak ideia tematiko hori lantzen duten proposamenak SOILIK baloratuko ditu eta programan koherentziarekin garatutako proiektuak.
3- C modalitaterako, aukeratutako gaia librea izan daiteke.
4- Obren proportzio parekidea duten programak positiboki baloratuko dira.
5- Programak 50 minutuko iraupena izan beharko du gehienez.
6-Proposamenak azaroaren 1etik 30era (biak barne) web orrian prestatutako on-line galdetegiaren bidez bidali behar dira.
7- Dosierrak honako informazioa jaso beharko du: proposamenaren deskribapena, programa, fitxa artistikoa eta teknikoa, kontaktu-datuak (posta-helbidea eta telefono-zenbakia), baldintza ekonomikoak (bidaia-gastuak, joan-etorriak eta mantenua barne) eta, aukera izatekotan, ikus-entzunezko edukietarako loturak.
8- Programak EZ du 50 minutu baino gehiago iraun behar.
9- Youtube, Vimeo eta antzeko hedapen-kanaletarako estekak onartuko dira.
10- Ez da onartuko iraungipena duen deskarga-estekarik.
11- Artxiboek ezingo dute 20 MB baino gehiago izan.
12- Deialdiaren ebazpena 2026eko urtarrilean zehar hautatuak izan direnei jakinaraziko zaie, dosierrean edo/eta galdetegian agertzen den helbide elektronikoaren bidez.
ESTREINALDIEN KONPROMEZUA
Behin deialdia ebatzita, eta proiektuak adostutako egunetan erakusteari begira, jaialdiarekin estreinaldien konpromisoa hartu duten eta egiten ez diren erakunde hautatuak zigortuko dira (ezinbesteko arrazoiek hori justifikatzen ez badute, behintzat).
Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Deialdiari buruzko zalantzak izatekotan idatzi info@nakfestival.com-era
PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
Bidali dosierra, deialdiaren oinarriek adierazitako elementu guztiak barne, info@nakfestival.com helbidera, eta jarri mezuaren gaian: “NAK DEIALDIA: MODALITATEA (adierazi A, B edo C)”