DEIALDIA ITXITA
NAK jaialdiaren hamaikagarren edizioak 2025 urteko proposamenak hautatzeko deialdi berria irekiko du.
Hiru modalitate ezartzen dira:
A modalitatea:
Bakarlari edo talde instrumentalei zuzendutakoa.
B modalitatea:
Jaialdiarekin lankidetza-sareak ezarri nahi dituzten musika eta arte-erakundei zuzendua.
C modalitatea:
Haur eta familiei eskeinitako proposamenak dituzten bakarlari edo talde instrumentalei zuzendua.
OINARRI OROKORRAK
- Parte hartzen dutenak modalitate bakar batera aurkeztu daiteke.
- A eta B modalitateen gaia LUTHERIA izango da.
- Jaialdiaren antolatzaileak ideia tematiko hori lantzen duten proposamenak SOILIK baloratuko ditu eta programan koherentziarekin garatutako proiektuak.
- C modalitaterako, aukeratutako gaia librea izan daiteke.
- Obren proportzio parekidea duten programak positiboki baloratuko dira.
- Programak 50 minutuko iraupena izan beharko du gehienez.
- Proposamenak online formularioaren bidez bidali behar dira, azaroaren 1etik 30era (biak barne).
- Dosierrak honako informazioa jaso beharko du: proposamenaren deskribapena, programa, fitxa artistikoa eta teknikoa, kontaktu-datuak (posta-helbidea eta telefono-zenbakia), baldintza ekonomikoak (bidaia-gastuak, joan-etorriak eta mantenua barne) eta, aukera izatekotan, ikus-entzunezko edukietarako loturak.
- Programak EZ du 50 minutu baino gehiago iraun behar.
- Youtube, Vimeo eta antzeko hedapen-kanaletarako estekak onartuko dira.
- Ez da onartuko iraungipena duen deskarga-estekarik.
- Artxiboek ezingo dute 20 MB baino gehiago izan.
- Deialdiaren ebazpena 2025eko urtarrilean zehar hautatuak izan direnei jakinaraziko zaie, dosierrean eta/edo formularioan agertzen den helbide elektronikoaren bidez.
ESTREINALDIEN KONPROMEZUA
Behin deialdia ebatzita, eta proiektuak adostutako egunetan erakusteari begira, zigortuko dira jaialdiarekin estreinaldien konpromisoa hartu duten eta egiten ez diren erakunde hautatuak (ezinbesteko arrazoiek hori justifikatzen ez badute).
Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Deialdi honi buruzko kontsultak egiteko idatzi info@nakfestival.com helbidera.
HARPIDETU GURE BERRIPAPEREAN
eta NAK jaialdiaren nobedadeen
berri izango duzu