NÉSTOR CALDERER & EDU COMELLES

Irailak 11

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

 KONTZERTU TEMATIKOAK 

NÉSTOR CALDERER & EDU COMELLES
“304558”
Apokalipsiaren ondoren

.¿Qué supone en la práctica que el apocalipsis se entienda como “revelación” y no como “fin del mundo”?
Srecko Horvat: “Después del apocalipsis” (2021).

“304558” musika obran Paiportako DANAK suntsitutako Schimmel piano baten istoria kontatzen da. 304558 zenbakia instrumentuaren identitatea da eta sorkuntzarako balio zuen musika tresna, zauritutako soinu-gorputz bihurtu da, galderaren eta hauskortasunaren ikur. Hondamendiaren ostean lokatzak eta lohiak mutu utzi dute betirako. Gertakari horretatik abiatuta, obrak naturaren eta kontrolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egiten du, baita gertaera traumatiko baten ondorengo haustura, memoria eta berreraikitze prozesuei buruzkoa ere.

Obraren istoria garatzeko elkarrizketa bat dago bi pianoren artean. Alde batetik, erabilezin egoeran dagoen piano suntsitua dago eta bestetik, piano akustiko bizia eta argitsua. Hondatutako pianoaren hondar-soinutik abiatuta, bere materia akustikoa zabaltzen eta eraldatzen duen soinu-espazio bat eraikitzen da, elektronika eta prozesamenduaren bidez. Bi instrumentuen arteko elkarreraginak kontrastea sortzen du suntsipenaren eta osotasunaren artean, gabeziaren eta presentziaren artean, isiltasunaren eta soinuaren artean. Elkarrizketa honen emaitza musika esperimentala, soinu-instalazioa eta konposizio garaikidea uztartzen dituen soinu lana da, memoriara, berreraikuntzara eta erresilientzia kolektibora bideratutako entzute-esperientzia bat proposatzen duena.

TALDE ARTISTIKOA
Sorkuntza eta interpretazioa: Néstor Calderer (pianoa) & Edu Comelles (soinu-artea).

JARDUERA
Ordua:
20:00etan.
Lekua:
Civivox Condestable.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

NÉSTOR CALDERER & EDU COMELLES

Néstor Calderer: Valentziako musikari eta pianista da. Pianoko Goi mailako musika ikasketak Valentzian lortu zuen eta Parisko Ecole Normale de Musique eskolan trebatu zen ondoren. Jazz eta musika modernoan goi mailako titulua dauka (ESEM). Espainian eta Europan zehar aritu da kontzertuetan. Gaur egun Bartzelonan bizi da, eta irakaskuntza, interpretazioa eta diziplina arteko sorkuntza (antzerkia eta dantza) uztartzen ditu.

Edu Comelles: Valentzian bizi eta lan egiten du; artista, musikari eta kultur kudeatzailea da. Bere obrak soinu-artea, musika-ekoizpena eta soinu-diseinua uztartzen ditu, arreta berezia jarriz landa-eremu eta ingurune periferikoetako testuinguruetan. Nazioartean Sónar edo Mutek bezalako jaialdietan eman ditu kontzertuak. Halaber, Reina Sofía, CCCB edo LABoral bezalako zentroetan erakutsi ditu bere lanak.