PAULA PINERO
Irailak 10

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
KONTZERTU TEMATIKOAK
PAULA PINERO
“Una habitación propia”
La creación de la conciencia feminista
Transformó la casa de su padre en un templo libre de la humanidad sin género, donde el alma permanecía desnuda, libre de cargas, abierta, por fin, a todas las posibilidades.
Gerda Lerner: “La creación de la conciencia feminista” (1993).
V. Woolfen “Una habitación propia” izeneko obra kontuan hartuta, Paula Pinero sortzaileak lan honen bidez unibertso utopiko baten begirada eskaintzen digu. Bertan, emakumeak erabateko autonomiarekin sortu, pentsatu eta existitu dezake. Gela sinboliko hau performancearen, inprobisazio instrumentalaren eta elektroakustikaren arteko elkargunea da, sortzaile garaikidearen identitate eta geruza anitzak agerian utziz.
Obra honen bidez, publikoa pentsamenduaren esparru horietatik aske ibiltzera gonbidatuta dago. Bertan, genero-berdintasuna utopia izateari uzten dion mundu bat erakusten da, ikusleak eremu pribatuaren eta eszenikoaren artean, eta pertsonalaren eta politikoaren arteko zubiak eraikitzen dituzten ekintza poetikoak behatuz.
TALDE ARTISTIKOA
Sorkuntza eta interpretazioa: Paula Pinero (perkusioa, objektuak eta elektroakustika).
JARDUERA
Ordua: 20:00etan.
Lekua: Civivox Condestable.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
PAULA PINERO
Paula Pinero konpositore eta interpreteak joera estetiko eta eszeniko desberdinak uztartzen ditu. Prestakuntza zabala du: perkusio klasikoarekin hasi zen (CSMC), musika garaikidearekin eta antzinako musikarekin jarraitu zuen (ESMUC), musika modernoa eta ekoizpena ere ikasi zuen (Berklee), eta ikus-entzunezkoentzako konposizioarekin (CSMC) jarraitu zuen. Formatu desberdinetako lanak sortu ditu: kontzertuak, soinu-instalazioak eta performanceak, zinema eta dokumentaletarako soinu-bandak…
Bere ibilbidean zehar, Los Angeles edo New York bezalako hiriak izan ditu bizitoki. Nazioarteko zein nazioko birak egin ditu eta eszenatoki desberdinetan jo du, besteak beste: Festival d’Ambronay (Frantzia), All’improvviso (Polonia), Aurora Winter Festival (Suedia), House of Europe (Finlandia), Shanghai Concert Hall (Txina) edo 4:3 Kammer Musik Neu (Alemania). Hainbat talderekin (Continuum XXI, Cantoría, CrossingLines, Discordian ensemble) eta orkestrarekin (RTVE, OBC, Kanaria Handiko Filarmonikoa, ORCAM, Espainiako Orkestra Nazionala…) lan egin du, eta hamar grabazio baino gehiagotan parte hartu du Neu Records, RALS, Discordian Records edo IBS classics bezalako diskoetxeentzat.
Aipatzekoa da lortutako sari eta beka ezberdinek kulturarekin eta hezkuntzarekin duen konpromiso soziala indartzen dutela; IEM metodologian eta beste sistema batzuetan trebatu da San Frantziskon (AEB), Gulbenen (Letonia), Trnavan (Eslovakia) eta Quebecen (Kanada). Gaur egun, bere jarduera artistikoa Las Palmaseko Kontserbatorioko irakaskuntzarekin uztartzen du.