NGMMK IKASLEAK
Irailak 9

19:00

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA

Edoako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
Goi Mailako Kontserbatorioko Saxofoi, Txistu, Akordeoi eta Ganbera Musika gelekin koordinatutako ekintza. Nafarroako Musikaren Hiriaren lankidetzarekin.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko departamentu desberdinen ikasle eta irakasleek 2017. urtetik egiten duten lanari esker NAK Jaialdiaren esparru didaktikoa modu esponentzialean hazten ari da. Edizio batetik bestera talentu berriak ezagutzeko eta beharrezkoa den belaunaldi-erreleboaren itxaropena elikatzeko aukera ematen digu.
Kontzertu honetan ikasleak XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako errepertorioaren ibilbide musikala eskeiniko digute; diziplina anitzeko kontzertua, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko zenbait ikasgela biltzen dituena.
PROGRAMA
-
Fabien Lévy · Durch (1998)
Saxofoi laukotea: Iker Marcellet, Oier Ciganda, Irene Navarro, Eneko Zazpe. -
Bruno Mantovani · 8’20” Chrono (2007)
Akordeoia: Iñigo Pascual. -
Airat Hichmouratov · Fujin’s Dream (2018)
Flauta, biola eta harpa hirukotea: Samuel López, Aiora Guerrero, Lucía Mena. -
Hans Josef Winkler · Raumbezug (2015)
Klarinete eta akordeoi duoa: Malen Morcillo, June Gabarain. -
César Camarero · Trayecto líquido (1998)
Saxofoi eta akordeoi duoa: Oier Ciganda, Andoni González. -
Mikel Chamizo · Iskanbil (2014)
Txistu duoa: Ane Telletxea y Uxue Ardanaz. -
Inar Lezaun · Highlands Suite (2025)
Txistu eta marinba duoa: Inar Lezaún y Jon Fernández.
Irakasleak: Francesca Croccolino, Ángel Soria, Nekane Iturrioz, Garaine Jorajuria
JARDUERA
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOA (NGMK)
Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpe dagoen ikastetxe publikoa da. Bertan musika ikasketa desberdinak ematen dira Europako Goi mailako Hezkuntzako Esparruaren legediak araututakoaren arabera. Hauen helburu nagusia profesional kualifikatuak prestatzea da, interpretazio, musikologia, konposizio eta pedagogiaren arloetan. Maila handiko formakuntza tekniko, artistiko, teoriko eta humanistikoa ematen da.
Kontserbatorioa, Nafarroako komunitateak, eta bereziki Iruñeako hiriak antolatutako ekintza musikalekin lotura sendoa duen zentroa da. Garrantzia berezia ematen dio beste erakunde batzuekin egindako lankidetzei eta ikastetxetik antolatzen diren jarduera eta kontzertuei.