DAVID ARANAZ

Irailak 8

16:00

CIVIVOX POMPELO
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

SOINU-INSTALAZIO INTERAKTIBOA

DAVID ARANAZ
“El arbolóphono”

“Arbolóphonoa” David Aranaz artistak asmatutako egurrezko enborra duen soinu-egitura bat da. Tresna horren inguruan, kimu berrien antzera, soinu-eskulturaz eta objektu elektroakustikoz osatutako ekosistema bat loratzen da; hau izango da gure musika-instintoa esnatuko duen ingurune sortzailea, mundo naturalaren antzekoa.

Soinu instalazio honetan naturan ematen diren soinu-ekintza desberdinak deskribatzen dira. Aukera bikaina naturaren soinuekin disfrutatu nahi duen edonori zuzendutakoa.

JARDUERA
Ordua:
16:00etan.
Lekua:
Civivox Pompelo.
Sarrera:
doako sarrera areatoren edukiera bete arte.

DAVID ARANAZ

Codoru da David Aranazek bere soinu-instalazioetan eta instalazio elektroakustikoetan erabiltzen duen izen artistikoa. Contenedor de Ruido kolektiboarentzat egindako lanak natura-inguruneak ditu ardatz, eta paisaien interpretazioarekin bat egiten duten soinu-ehundurak ematen ditu ezagutzera.

Barne- eta kanpo-gatazkak soinu-gertaera bihurtzen dira haren lanetan. Elektronika, tresna klasikoak, soinu-instalazioak eta musikoterapia bezalako elementuak dira Codoruren adierazpenaren eragile. Diseinu industrialeko ingeniaritzak, bioeraikuntzak eta musika elektroakustikoak gidatzen dute bere sorkuntza-lana.

Ingeniaritza teknikoan, gitarra klasikoan eta soinuan trebatua eta formatua, bere sormen musikala Contenedor de Ruido proiektuaren bidez garatzen du, musika elektronikoaren, soinu-artearen eta prozesu terapeutikoen proposamenak dinamizatuz. Musikoterapian ere formatua (Gasteizko iMAPen), bere lanbidearen zati bat arlo sozialera bideratu du. Soinu-sortzaile, ikertzaile eta inprobisatzaile libre gisa, berak sortutako soinu-eskulturak Contenedor de Ruido elkarteak bultzatzen duen espektro sortzailearen parte dira. Hauek bikain egokitzen dira soinu-sorkuntza garaikidearen ideiara.