JOAN SORIANO (SoXXI)

Irailak 06 

12:00

BALUARTE PLAZA
Doakoa

EXPLORER PERFORMANCE

JOAN SORIANO

Nine bells

Nine Bells (1979) automobilen bederatzi  aluminio aleazioko hagunentzako eta oinezko interprete batentzako sortutako performance bat da. Tom Johnson konpositoreak idatzia, orain gutxi zendu zena eta NAK Jaialdiak aurtengo edizioan omenaldia egingo diona, XX. mendeko korronte minimalistaren obrarik ikonikoetako bat da. 

Joan Soriano luthier eta perkusiolariak 415 Hz-tan afinatutako hagunentzako bertsio bat proposatzen du, zeintzuek burnizko egitura batean jarrita, batasun zentzu bat ematen dion multzoari eta mega instrumentu batean bilakatzen den. Soinu eraikuntzaren eta espazioaren eta denboraren arteko harremanean ibiltzeko eta sakontzeko aukera izango da.

JARDUERA

Ordua: 12:00tan
Tokia: Baluarteko plaza
Sarrera: Doakoa

OHARRA:  Eguraldi txarra balego jarduera hau Baluarte Auditorioko Harresiaren Salan burutuko litzateke.

JOAN SORIANO

Interpretea, irakaslea, ikertzailea eta gaur egungo perkusioaren hainbat proiekturen gestorea.

Madrilgo Neopercusión zentroan burutu zituen bere goi mailako ikasketak. Bartzelonako Liceu Goi Mailako Musika Kontserbatorioan bukatu zituen bere ikasketak goreneko kalifikazioekin eta Karrera Amaierako Sari Berezia lortuta.

Estatu mailako talde zein orkestra nagusiekin kolaboratu izan du, R.N.E.-rentzako hainbat grabaketa eginez eta solista bezala talde eta txapelketa askotan parte hartu du. Ap-Art Duet perkusio eta klarinete duoaren eskutik talde honetarako errepertorioa zabaldu du, estatu mailako zein nazioarteko jaialdi ezberdinetan joaz, lehiaketa ezberdinetan sariak lortuz eta Aranea izeneko diskoa argitaratuz non duorako idatzitako obrak grabatu zituzten. Projecte SoXXI perkusio ensenbleko parte da eta honekin estatu mailan kontzertuak jotzen ditu, hainbat jaialditan parte hartu eta Louis Aguirre konpositorearen perkusio seikoterako lanen integrala grabatu (2006-24) Egungún izeneko diskoan.

SoXXI

15 urteko ibilbidearekin, Nazioarteko SoXXI Jaialdiaren talde egoiliarra da. Bere jardun artisitikoak perkusiorako musikaren esparru ezberdinak hartzen ditu, baina XX eta XXI. mendeko errepertorioa ardatz hartuta.

Hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola, Nazioarteko SoXXI Jaialdia, Madrilgo Konect@rte Jaialdia, Montserrateko Ganbara Musikaren Nazioarteko Astean, Alikanteko Asonancias Jaialdian, Xàbiako “Ágora Actual Percusión” European Meeting of Contemporary Percussion Nazioarteko Jaialdia, Badajozko Gazte Jaialdia, Auditorio Nazionaleko Musikaren Egunean, CNDC-k Vostell-Malpartidako Museoan antolatutako Egungo Musikaren Zikloan, Iruñeko After Clage Jaialdian, OEX-aren Ganbara Musikaren Zikloan, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian, Balentziako ENSEMS Naiozarteko Jaialdian, Nafarroako NAK Jaialdian eta Aalborg-ko (Danimarka) Oper Days Jaialdian, besteak beste.

Gaur egungo musika eta artearen dibulgazio eta zabaltze lan pedagogiko garrantzitsu bat egiten du hainbat eta hainbat diziplinarteko, zentro eta etapa arteko proiektu aurkeztuz eta garatuz En Clau d´Art proiektuarekin batera, SoXXI Jaialdiaren barnean. Berriki bere lehen lan diskografikoa argitaratu du, Egungun izenekoa, non Ekkozone disketxe daniarrarekin batera, Louis Aguirre konpositore kubatar-daniarraren perkusiorako seikoteen integrala grabatu duen.
Projecte SoXXI Josep Furió, Sergi Dauder, Oscar Martí, Andreu Queralt, Miguel Ángel Real y Joan Sorianok osatzen dute.