BJÖRT RÙNARS & TOMOMI KUBO
Irailak 4

19:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
KONTZERTU TEMATIKOAK
BJÖRT RÙNARS & TOMOMI KUBO
“Utopírica”
Contar es escuchar
Escuchar es un acto de comunidad que requiere un lugar, tiempo y silencio.
Ursula K. Le Guin: “Contar es escuchar” (2017).
“Utopírica” entzumenaren eta entzute kolektiboaren bidez soinu-narratiba berri bat esploratzen duen proposamena da. Gizaki guztiek amankomunean dituzten jatorrizko soinuetatik abiatuta, soinu-hizkuntza unibertsalaren bilaketa hasten da, interpreteak eta ikusleak kontenplazioan bat egiten dutenean hain zuzen.
Kontuan izanda entzute aktikoaren eta behaketaren garapenak sosegua eskatzen duen prozesua dela, ekintza komunitario honek denbora eten batera garamatza. Bertatik eraiki daitezke distopiatik urrunduko gaituzten aukera utopikoak.
Instrumentu-talde paregabe honek biolontxeloaren soinu aukerak fusionatzen ditu Martenot soinu-uhinekin musika atmosferikoa, dotorea eta erakargarria eraikitzeko. Soinu akustikoak, elektronikoak, analogikoak, digitalak, organikoak eta sintetikoak nahasten dira. Proposamenak NAK Jaialdirako sortua izan den erabateko estreinaldia barne hartzen du.
PROGRAMA
- Moscovita (2024)
- Pina (2024)
- Floating Red Island (2024)
- Noctiluca (2024)
- Pirulika (2026)*
- Kagerou (2024)
- Naïve Moon (2024)
- Gaita (2024)
- Where are you? (2024)
*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldia.
TALDE ARTISTIKOA
Sorkuntza eta interpretazioa: Tomomi Kubo (Martenot uhinak, sintetizadoreak) & Björt Rùnars (biolontxeloa, efektuak, ahotsa).
JARDUERA
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
BJÖRT RÙNARS & TOMOMI KUBO
Tomomi Kubo (Martenot Uhinak) eta Björt Rùnars (pedal eta efektuekin erabilitako biolontxeloa) elkarrekin sortutako bikote artistikoa formazio berezia eta ezohikoa da, soinu original eta propioa duena. Munduan ez dago instrumentu hauek bateratzen dituen talderik. Bartzelonan elkar ezagutu ondoren elkarlanean hasi ziren. Soinu-mundu desberdinek erakarrita, bi estiloen arteko uztarketa berezia bultzatu zuten, bikotearen nortasun soinu-estilo propioa lortu arte. Proiektu hau Bartzelonako LEM 2024 jaialdian aurkeztu zuten.
Haien musika dotorea eta atmosferikoa da, baina, aldi berean, bizia eta erakargarria. Musika sortzerakoan instrumentu bakoitzaren muga teknikoak esploratzen dituzte, soinuaren aukera anitzak uztartuz. Beti daude jolasean soinu akustikoa eta elektronikoaren, analogikoa eta digitalaren, organikoa eta sintetikoaren artean. Zuzenean grabaturiko eta efektuekin eraldaturiko soinuek osatzen dute haien obra. Entzule askoren ustez, haien konposizioak begien aurrean zabaltzen den koadro inpresionista baten eszenari begiratzea bezala dela deskribatu izan da.
Björtek eta Tomomik Utopirica izeneko lehen albuma argitaratu zuten 2025eko irailean. Musika digitaleko streaming zerbitzuetan dago eskuragarri, hala nola Bandcamp, iTunes, Spotify eta YouTube plataformetan.