DAVID JOHNSTONE
Irailak 3

20:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
KONTZERTU TEMATIKOAK
DAVID JOHNSTONE
“Ignominia”
El poder político de la música
La música es nuestra arma.
Dave Randall: “Sound System. El poder político de la música” (2018)
David Johnstone biolontxelo-jolearen kontzertua. Duela gutxi sortutako lanak eskainiko ditu eta bertan musika hizkuntzaren bidez entzungai egingo da gizartean isilarazitakoa. Kontzertu honetan espazio bat irekiko da afektuak, memoriak zein posizionamenduak jokoan jartzeko.
Programa honek gatazka armatuen testuinguruan sortutako musika-lanak biltzen ditu, erakutsiz musika sorkuntzak duen komunikatzeko gaitasuna eta nola eutsi diezaiokeen zauriaren oroimenari. Lan hauek entzutea, berez, erresistentzia bide bat izan daiteke, indarkeriak iraunarazten duen axolagabekeria kolektiboari aurre egiteko modu bat.
PROGRAMA
- Dara (2018) · Beatriz Arzamendi
- Extracciones (1986) · Agustín González Acilu
- Dos piezas virtuosas para Solo Cello · (2007) David Johnstone
-The Prisoner
-Lament - Ignominia, 1938 (2014) · Ignacio Fdez. Galindo
JARDUERA
Ordua: 20:00etan.
Lekua: Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
DAVID JOHNSTONE
Jaiotzen britainiarra baina espainar nazionalizatua, David Johnstone bere generazioko sokazko interprete sortzaile eta interesgarrienen artean sailkatzen da. Moldakortasun handia erakusten du biolontxelista bezala lan eginez oso desberdinak eta ugariak diren jarduera musikaletan.
30 obra baino gehiago estrenatu ditu bakarlari gisa eta ensenble desberdinekin.
Royal Philharmonic Orchestra, English String Orchestra, London Concert Orchestra
bezalako orkestrekin lan egin izan du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren biolontxelo
bakarlaria da eta Garaikideak Ensenble taldearen kidea (gaur egungo
sorkuntzarekin konprometitua); bertan, interprete eta konpositore lanak garatzen
ditu.