NAK 2026 AURKEZPENA

Irailak 1

19:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

DIDAKTIKOA TOPAKETAK ETA ELKARRIZKETAK

NAK 2026 AURKEZPENA

Aurtengo NAK Jaialdiaren irekiera ekitaldia Civican-Nafarroako Kutxa Fundazioak sustatzen duen pentsamendu eta kultura espazioan egingo da. Publikoarekin egingo den topaketa honetan, jaialdiaren zuzendaritza-taldeak edizio berri honen lan-ildoak azalduko ditu.

Programazioaren ardatz izan diren irakurketa eta gogoetak partekatzeko unea izango da; bibliografia hori Civican liburutegiko katalogoan sartuko da, eta Hannah Arendt, Gerda Lerner, Daniel Bernabé edo Bingen Amadoz bezalako pentsalariak bilduko ditu. Bingen Amadoz idazle eta kazetari nafarra izango da aurtengo edizioaren pentsalari gonbidatua, eta edizio hontako derrigorrezko irakurgaia den “Palestina, piedra y olivos” liburuaren idazlea da.

Parte-hartzaileak: Yolanda Campos Bergua (NAK Jaialdiaren zuzendaria); Bingen Amadoz (kazetaria eta idazlea).
Moderatzailea: Ignacio Fdez. Galindo.

JARDUERA
Ordua:
19:00etan.
Lekua:
Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera:
doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

BINGEN AMADOZ

Bingen Amadoz Ongay kazetari eta idazleak berrogeita bost urteko ibilbide profesionala garatu du irratigintzan, Radio Popular eta Euskadi Irratia (EiTB) bezalako hedabideetan.

Idazle gisa, liburu hauek argitaratu ditu: “Montes que daban pan” (Altafaylla argitaletxea, 2012), “Palestina piedra y olivos, Palestina harria eta olibondoak” (Sodepaz GKE, 2013), “Matones” (Pamiela arg., 2020) eta “Mendiak Ogibide” (Dakit, 2025).

Ekarpen ugari egin du herri-kulturako eta memoria historikoaren inguruko lan kolektiboetan. Gaur egun, artikulugile gisa aritzen da hainbat egunkari eta aldizkaritan (Diario de Noticias, Egunkaria, Haria…) eta irrati-kolaboratzaile gisa (Euskal Herria Irratia).