CMC GARAIKIDEAK & SIGMA PROJECT
Irailak 17

20.00

CIVIVOX CONDESTABLE
(PATIOA)

Sarrera librea aforo bete arte.
NAK KONTZERTUAK
“MITOTIK LOGOSERA”
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
I. Bádalo, Y. Campos, D. Cantalejo, I. Fdez. Galindo eta A. Posada-ren obrak.
GARAIKIDEAK Musika Zentroak NAK 2022 Jaialdiarentzat aukeratutako ikerketa eta sorkuntza proiektu berriaren ardatza mitotik logosera da. Obra bakoitzaren lotura eraikitzeko Ramón Andrés pentsalariak zenbait lanetan egindako gogoetak kontutan hartu dira.
Aurtengo edizioa ere CMC Garaikideak eta Sigma Project taldeen arteko lehen lankidetzaren esparrua da. Proposamen hau ametsen eta errealitatearen artean mugitzen diren unibertso hibridoek osatzen dute, ezagutzaren bila bultzatzen gaituztenak.
Kontzertu honen lehenengo zatian erabateko estreinaldiak izango diren 3 obra entzuteko aukera izango dugu, Garaikideak zentroaren konpositoreek idatzitakoak. Horien artean Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo Gómez eta Ignacio Fernández Galindo izango ditugu eta hauen obrak interpretatzeko zentro bereko KUARIST saxofoi laukotearen laguntzarekin kontatzen da.
Kontzertu honen programan agertzen diren partiturak sintoísmo eta orfismoaren arteko harremanean eta Greziako filosofia klasikoan eragindako ekialdeko erlijio-tradizioan oinarritua daude. Ramón Andresen esanetan: “La naturaleza de su misticismo y el régimen de vida órficos estaban sin duda influidos por las tradiciones orientales”. (No sufrir compañía, p. 33) eta “La presencia de Oriente está en el sustrato de este pensamiento religioso y, así, por ejemplo, en la tradición del sintoísmo, ¿no desciende Izanagi a los infiernos, como lo hizo Orfeo, para rescatar entre las más crudas adversidades a Izanami?”. (El mundo en el oído, p.351).
Obra hauetan agertzen diren izaki mitologikoen sorreraren kontakizunak deskribatzeko mitologia japoniarra eta Japoniako idazkeraren eta musika tradizionalaren elementu adierazgarriak hartu dira erreferentziatzat. Elementu hauek unibertso mitikoaren eta ulermen arrazionalaren arteko lotura bat osatu arte garatzen dira, halako dualtasuna, gogoratzen diguna eboluzioa nekez existituko litzatekeela erritu primitiborik gabe.
Kontzertuaren bigarren zatia Philómythos (mitoaren maitalea) izeneko obrarekin hasten da. Lan honek Filosofía y consuelo de la música saiakera hartzen du erreferentziatzat. Autorearen hitzetan: “La búsqueda del conocimiento no excluye referencias míticas, dado a que antes del “pensar” hubo una sabiduría, un estudio, y un aprendizaje profundo de la naturaleza, una especulación de la phýsis que no excluyó la referencia mítica”. (p. 80).
Presokratikoen pentsamendua, Demokrito tartean zela, funtsezkoa izan zen ezagutzaren hedapenerako, mugarik gabeko lurraldea baitzen. Filosofo honek garatutako atomismoaren teoria oinarritzat hartu da obra honetan. Bertan, materia errealaren azalpena eman nahi da non errealitatea atomoz eta hutsez osatuta dagoen.
Kontzertuaren bigarren zatian entzungo den obra erabateko estreinaldia da, CMC Garaikideak Zentroaren konpositoreen artean idatzitakoa. Philómythos Sigma Project saxofoi-laukoteak interpretatuko du. Lan hau hiru zatitan dago banatua: alétheia (egia), sophia (jakintza) eta saphés (argitasuna, benetazkoa eta agerikoa). Sonoritateari dagokionez, Greziako modu klasikoak erabiltzen dira.
Programaren bostgarren pieza, Inés Bádalo konpositoreak idatzitakoa, erabateko estreinaldia da. Arkhé izeneko obra musikal hau ere Sigma Project saxofoi-laukoteak interpretatuko du. Lan honek grekotik datorren Arkhé hitzaren esanahian hartzen du abiapuntutzat. “Printzipioa” edo “jatorria” esan nahi du. Antzinako Greziar filosofiaren oinarrizko kontzeptua da Arkhé, unibertsoaren jatorria ikuspegi arrazional batetik azaltzen zuena. Kontzeptu honek lotura zuzena du aurtengo jaialdiaren ardatza izango den ideiarekin, eta aplikazio ugari ditu musikaren esparruan. Horrela, bai musikak, bai poesiak, elementu sinbolikoak aurkezten dituzte, metaforaz (mitoz) beteak daudelarik; baina, aldi berean, elementu horien artean orden zorrotza dago, soinu-diskurtsoa osotasun koherentean bihurtuz (logos). Obra hau Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) diruz lagundu du.
Alberto Posadas konpositorearen Knossos izeneko piezarekin amaituko da kontzertua. Obra honen erreferentzia Kretako hiria da, non, kontakizun mitikoaren arabera, Dédalok Minotauroa giltzaperatzeko labirintoa dagoen. Knossos poetika auskorra iradokitzen saiatzen da, erreferentzia-markoa galdu gabe, entzuleak entzundakoaren arabera bere labirintikoaren ibilbidea sor dezan.
Unibertso mitologikora eramaten gaituen bira ziklikoa, gogorarazten diguna mito eta logos kontzeptuak beti egon direla elkarrekin harremanetan, eta lotura horretatik datorrena magikoa bihurtu daitekeela.
PROGRAMA:
I. partea. Ekialdeko mitoak.
Kami (2022)* – Yolanda Campos Bergua
Yokai (2022)* – David Cantalejo Gómez
Fureru (2022)*- Ignacio Fdez. Galindo
INTERPRETEAK: CMC GARAIKIDEAK
II. partea. Logos
Philómythos (2022)*
- Alétheia – Yolanda Campos Bergua
- Sophía – David Cantalejo Gómez
- Saphés – Ignacio Fdez. Galindo
Arkhé (2022)** – Inés Badalo
INTERPRETEAK: SIGMA PROJECT
III. partea. Mitos cretenses (Kretako mitoak)
Knossos (2016) – Alberto Posadas
INTERPRETEAK: SIGMA PROJECT
*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak
**Erabateko estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkargua
ARTISTAK:
CMC Garaikideak: Leire Unzué, Carmen Ferrando, Josu Marauri, Sergio Eslava.
SIGMA Project: Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves, Josetxo Silguero.
JARDUERA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE (Patioa)
Sarrera librea aforo bete arte.
COVID PROTOKOLOA
ACTIVIDADES Y CONCIERTOS
Atendiendo a los protocolos establecidos para eventos culturales con motivo de la COVID-19, el límite y control de aforo para las actividades seguirá en todo momento la legislación vigente. Para más información e inscripciones consulta las pautas de cada espectáculo
Programas de mano:
Podrás acceder al programa de mano de cada espectáculo a través de nuestra web en formato PDF. Además, cada día, en el acceso a los recintos, dispondrás de un código QR que te permitirá descargar el programa correspondiente a ese concierto en tu teléfono móvil.
RECOMENDACIONES
Normas de seguridad e higiene:.
– Sigue en todo momento las indicaciones del personal de la organización.
Control de accesos:
– En los conciertos con inscripción previa se ruega asistir al recinto con media de hora de antelación como mínimo, para facilitar a la organización la identificación de los asistentes de manera segura y ordenada. Para la identificación de los asistentes se solicitará el nombre y el DNI.
CENTRO DE MÚSICA CONTEMPORÁNEA GARAIKIDEAK

GARAIKIDEAK MUSIKA GARAIKIDEAREN ZENTROA 2010ean Iruñean sortutako irabaziak lortzeko asmorik gabeko kultur ekimen pribatua da, Nafarroako, Aragoiko, Euskadiko eta Errioxako musikariek bultzatua. Garaikideak sortu zenetik, hamazazpi musika zein multimedia produkzio, tailer didaktikoak eta Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren (NAK) zortzi edizio egin ditu. Jaialdi hori, 2015. urtetik, etenik gabe ospatzen da irailean zehar Iruñean (Nafarroa).
Garaikideak zentroak urte hauetan zehar berrogeita hamar musika-lan baino gehiago sortu ditu, sarrera libreko partituren katalogo birtual batean daudenak. Hauek web gunearen bidez deskargatu daitezke. Gainera, autore desberdinen hogeita hamar musika-lan baino gehiago estreinatu ditu, dantza garaikideko estreinaldiak eta sorkuntza berriko ikus-entzunezko hogei lan baino gehiago.
SIGMA PROJECT
SIGMA Project Madrilen sortu zenetik, 200 kontzertu baino gehiago egin ditu mundu erdiko auditorium eta jaialdietan. Saxofoi-laukote hau Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silgueroren talentuek osatzen dute eta haien musikarekin XXI. mendeko musika instrumentala hedatzea dute helburu.
Kontutan izanda harizko laukotea aurreko mendeetako tresna nagusia izan zela, SIGMA Project taldeak eginkizun hori aldarrikatzen du saxofoi-laukotearentzat. Hamabost urtetan zehar kontzertu kopuru zabala eskeini dute Europan eta Latinoamerikan batez ere. Enkargatutako lan musikal kopurua ere ugaria izan da, eta urte hauetan zehar hamar diskografia produkziotan parte hartu dute.

INÉS BADALO LOPEZ

Inés Badalo (1989, Olivenza) gitarrista eta konpositore gaztea da. Bere ibilbide profesionalean entitate desberdinen enkarguak jaso ditu. Horien artean honako hauek daude: Musika Hedapenerako Zentro Nazionala (CNDM), Portugalgo Irrati-telebista, Jaialdi Mistoa, Ensems Jaialdia, DGArtes, Densité 93, Espainiako Eskola Parisen, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM)…
Bere musika ikasketak hedatzeko eta aberasteko Gulbenkian Fundazioaren eta Kultura Ministerioaren bekak jaso ditu. Sari ugari jaso du Espainian eta nazioartean; besteak beste, Autore portugaldarren Elkartearen Konposizio Saria/ Antena 2 RTP, 2017an (Portugal), SGAE-CNDM Fundazioak Konpositore Gazteei zuzendutako Francisco Guerrero Marín Saria, 2017an (Espainia) eta Espainia Eskolako Konposizio Saria Parisen-INAEM (Frantzia/Espainia). Ines Badaloren musika ensemble garrantzitsuek interpretatu dute musika jaialdi desberdinetan. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Mixtur Jaialdia, Juan March Fundazioaren Aula de (Re)estrenos, Mallorkako PHONA Cicle de Noves Músiques, NAK Jaialdia, BBVA Fundazioaren Musika Garaikidearen Kontzertuen Zikloa, Ensems Jaialdia (Espainia); Nief-Norf Jaialdia (EE.UU.); Música Viva Jaialdia, Síntese – Guardako Musika Garaikidearen Zikloa (Portugal); XVIII World Saxophone Congress (Croacia); Mishima Contemporary Music Days (Japón); Contemporanea – Festival di Nuova Música (Italia); Halleiner Gitarrenfestival (Austria); Wittener Tage für Neue Kammermusik (Alemania).