CMC GARAIKIDEAK & SERGIO SÁNCHEZ

Irailak 12

 

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)

Sarrera erosi

Sarrera: 15 €

KONTZERTU TEMATIKOAK 

CMC GARAIKIDEAK & SERGIO SÁNCHEZ

“El sonido que cuestiona al mundo”
Palestina, piedra y olivos

La semilla de la libertad está en manos de cualquiera que tenga voluntad para sembrar y tesón para defender las causas justas, aunque parezcan difíciles, casi imposibles.

Bingen Amadoz: “Palestina, piedra y olivos” (2013).

Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroak sustatutako ikerketa eta sorkuntza proiektu berriaren estreinaldi hau, Sergio Sánchez artistarekin egindako elkarlanaren ondorioz sortutako lana da. Sánchez edizio honetako artista egoiliarra da eta “Resonances of Resistance: Sonidos experimentales para Gaza” (2024) diskoaren bultzatzailea. Hainbat artista esperimentalek sortutako 83 soinu-pistak osatzen dute lan hau, Palestinako herriaren aurka gertatzen ari den genozidioari emandako premiazko erantzun gisa.

Kontzertu honetan entzungo diren musika lan guztiak, NAK Jaialdiaren erabateko estreinaldiak dira. Palestina herri masakratuaren ahots isilduak anplifikatzeko sortuak, Israelen genozidioaren aurkako soinu-salaketa.

PROGRAMA

  • David Cantalejo Gómez · ColapS.O.S. (2026)*
  • David Johnstone · Nunca los niños. El dolor del pueblo (2026)* 
  • Ignacio Fdez. Galindo · GAZA/Zéjel (2026)* 
  • Yolanda Campos Bergua · Badhra / Semilla (2026)* 

*Erabateko Estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguzko obra.

TALDE ARTISTIKOA
Musika konposizioa era interpretazioa: CMC Garaikideak & Sergio Sánchez.
Konpositoreak: Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo Gómez, Ignacio Fdez. Galindo, David Johnstone, Sergio Sánchez.
Interpreteak: Dorota Grzeskowiak (ahotsa), Sergio Eslava (saxoak), Javi Pelegrín (perkusioa), David Johnstone (biolontxeloa), Pablo Arricibita (gitarra elektrikoa), Sergio Sánchez (elektronika).
Bideoa: Los Voluble.
Soinu-pistak: Maldito Tinnitus: “972X + VG6”; Doce Fuegos: “Nunca los niños”; Yvan Volochine “Starve & Slaughter” / II III II III. “47&”; Builtthenburnt: “Chant”.

JARDUERA
Ordua: 20:00etan.
Lekua: Baluarte Auditorioa, Arresi aretoa.

Sarrera:
15€

CMC GARAIKIDEAK

Garaikideak Musika Zentroa, lau konpositorek eta hamabi interpretek osatzen dute. 2010. urtean sortu zen, Nafarroan bizi diren konpositore eta interprete batzuen topaketa baten ondoren. Hauen helburua musika garaikidearen esparruan sorrera berriko musika lanen hedapena sustatzea zen.

Zentroa sortu zenetik, Garaikideak hogei musika eta multimedia ekoizpen baino gehiago, tailer didaktikoak, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren zortzi edizio egin ditu. 2015. urtetik NAK ospatzen da Iruñean (Nafarroan) irailean zehar.

Urte hauetan zehar elkarteak hirurogei musika obra baino gehiago sortu ditu, sarbide libreko partituren katalogo birtual baten parte direnak. Gainera, berrogei musika obra baino gehiagoren, dantza garaikidearen eta ikusentzunezko hogei lan berri baino gehiagoren estreinaldiak ahalbidetu ditu.

SERGIO SÁNCHEZ

Sergio Sánchez (1975, Murtzia) soinu-artista eta musikari esperimentala da. Prestakuntza klasikoa oinarritzat, 2000. urtean hasi zen konpositore lanetan, bere lan estetikoa musika konkretuan (musique concrète) eta fonografian oinarrituz. Gizarte-inguruneetako soinuak ikertzen ditu, lehen mailako dokumentu-iturri gisa, horiek babesteko eta azterketa historikoa egiteko. Soinu- eta ikus-entzunezko ondarean diplomatua (ILCE eta Mexikoko Fonoteka), Intonarumori Elkartearen presidentea da, eta República Ibérica Ruidista izeneko zigilu-plataforma diskografikoa zein Sonar Históricamente proiektua kudeatzen ditu.

70 lan baino gehiago argitaratu ditu Amerika eta Europako 20 zigilu baino gehiagotan, eta bere musika RNEko saioetan entzun da. Horien artean, Ars Sonora, La casa del sonido, Vía Límite, Fluido Rosa, Resonancias, Radio Museo Reina Sofía aipa daitezke. Herbeheretako, Belgikako, Peruko, Poloniako, Venezuelako, Frantziako, Txileko, Kolonbiako eta Argentinako irrati espezializatuetan ere entzun da bere musika. Hainbat tokitan aritu da interpretazio lanetan, hala nola Casa Encendidan, Reina Sofía Museoan, Buenos Aireseko Arte Museoan, dB Radical-ean, Medialab Pradon, T20 Galerian, Mataderon… Lorquí-ko (Murtzia) soinu-mapa grabatu du eta kudeaketa artistikoarekin erlazionatutako komisario-lanak egiten ditu FASME Jaialdian.