SINKRO ENSEMBLEA

Irailak  9

20.00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)
Sarrera erosi.

Sarrera: 15 €

NAK KONTZERTUAK

“ENTZUNEZKO KODEAK”
Zientziaren mitifikazioa

Z. F. Gerenabarrena, F. Ibarrondo, J. L. Campana, M. Urquiza eta I. Urrutiaren obrak

Zientziaren hasieratik, jarduera zientifikoaren muinean intseguritatea eta espiritu kritikoa egon dira, eta, hala ere, komunikabideek zientzia mitifikatzen dute. Gaur egun esaten da gure gizartea zientziaren menpe dagoela, baina, hala ere, zientziaren inguruko albisteak ez dira batere zientifikoak. Logoak esnatzen ez gaituen bitartean, zientziaren ikuspegi mitikoan mantenduko gara.

Obra musikal berri bat sortu baino lehen informazio zientifiko eta teknikoaren ikerketa sakona egin behar da lanak oinarri sendoa izan dezan. Hala ere, obra horren jatorria txundituta uzten gaituen antzinako mito batean egon daiteke. Beraz, motibazioak, garapena eta emaitzak plano desberdinetan orekatu daitezke, lan bakoitzak adierazi nahi duen kontzeptua aberastuz.

Gaur egungo konposizioak bide desberdinak irekitzen ditu eta konpromezuak ezartzen ditu honako maila desberdinetan: zientziak eta teknologiak eskaintzen digutenaren aurrean jarrera kritikoa hartzea, garrantzi sozial eta ekonomiko handiko adierazpen artistiko baten bidez azalpenak bilatzea, irtenbideak proposatzea edota eztabaida bat planteatzea.

Lege fisikoen ezagutzak soinuaren portaera akustikoa arautzen du. Kode horiek egungo musika osatu, zabaldu eta entzuteko moduak zehazten dituzte. Gaur egun teknologia berriek estetika musikal desberdinek musika entzuteko modua mitifikatu dute, ikuspegi bakarreko patroiak hedatuz. Sinkro ensenblearen kontzertuan entzungo diren obretan musika entzuteko modu desberdinak proposatzen dira, pertzepzio-maila desberdinak aurkeztuz. Interpretazioaren bidez, konpositorearen pentsamendua transmititzen da eta aldi berean, entzuleari musika era askotan sentitzeko aukera ematen zaio. Azken finean, musika garaikideak persona guztien eskura dagoen gauza xumea eskatzen du: entzute aktiboa.

PROGRAMA:

Bikoitz (2021) biolin, biolontxelo eta elektronikarentzat – Zuriñe F. Gerenabarrena
Euskal Ritmoak (1971) biolin eta piano – Félix Ibarrondo
New life (2021) biolin “live” eta ahozko tradizio digitalizatuko instrumentuen ensenblea – José Luis Campana
Cinq pièges brefs (2013) – Mikel Urquiza
Hari-Harian (2021) biolin, biolontxelo, piano “live” eta ahozko tradizio digitalizatuko instrumentuen ensenblea – Isabel Urrutia

ARTISTAK:

Victor Parra: biolina; Esti Oraá: biolontxeloa; Sergio Gutiérrez: pianoa; Koldo Sagastume: elektronika.

EKITALDIA: 

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)
Sarrera: 15 €. 

COVID PROTOKOLOA

ACTIVIDADES Y CONCIERTOS

Atendiendo a los protocolos establecidos para eventos culturales con motivo de la COVID-19, el límite y control de aforo para las actividades seguirá en todo momento la legislación vigente. Para más información e inscripciones consulta las pautas de cada espectáculo

Programas de mano:

Podrás acceder al programa de mano de cada espectáculo a través de nuestra web en formato PDF. Además, cada día, en el acceso a los recintos, dispondrás de un código QR que te permitirá descargar el programa correspondiente a ese concierto en tu teléfono móvil.

RECOMENDACIONES

Normas de seguridad e higiene:.

– Sigue en todo momento las indicaciones del personal de la organización.

Control de accesos:

– En los conciertos con inscripción previa se ruega asistir al recinto con media de hora de antelación como mínimo, para facilitar a la organización la identificación de los asistentes de manera segura y ordenada. Para la identificación de los asistentes se solicitará el nombre y el DNI.

SINKRO ENSEMBLEA

Sinkro Ensenblea musika garaikidea egiten duen taldea da, eta teknologia berriak sorkuntza berriko musikari aplikatutako esparruan espezializatua dago. Gasteizen du egoitza, Talde honen nortasun-ezaugarriak honako hauek dira: adierazpen modu berriak esploratzea, teknika instrumental berriekin esperimentatzea, soinuaren eraldaketa baliabide elektroakustikoen bidez, teknologia berriekin elkarreragina, disziplina artistiko desberdinak batzea, hala nola dantza, bideoa edo pintura.

Sinkro Ensenbleak disko bat grabatu du Autor Fundazioarentzat eta 8 CD Sinkro Records diskografia sigiluan. Horietako batzuk ospe handiko euskal konpositoreei eskainiak daude. 2005. urtetik Gasteizen ospatutako Bernaola Jaialdiaren talde egoiliarra da eta urtero bere proiektu berritzaileak aurkezten ditu. Bestalde, artista eta instituzio desberdinekin elkar trukeak egiten ditu eta nazioartean ospe handia duten bakarlari zein taldeekin ere lankidetzan aritzen da.