AMSIA
Irailak 10

08:00

DONAPEA IIP

Donapea IIP ikasleendako bakarrik
DIDAKTIKOA TAILERRA
SINTETIZADORE MODULAR ANALOGIKOAK 2
Donapeako ikastetxe integratu politeknikoaren (Donapea IIP) lankidetzarekin.
Hardware musikalari buruzko bigarren tailer honetan sintetizadore modular batentzat sortutako moduluaren eraikuntza egingo da.
Eraikiko den sistema hori Donapeako ikastetxe publikoan geratuko da, etorkizuneko ekintzetan ikasleek erabil dezaten (topaketak, hitzaldiak, erakustaldiak, zuzeneko musika…)
IRAKASLEA: Javier Ucar “Amsia”.
JARDUERA
Ordua: 08:00 etan.
Espazioa: Donapea IIP.
Sarrera: Donapeako ikasleentzat zuzendutako jarduera.
JAVIER UCAR «AMSIA»
Javier Ucar musikaria, dj eta musika elektroniko zein elektroakustikoaren sortzailea da. Amsia izen artistikoarekin ezagutzen zaio euskal musika esperimentalean (Azkoitia, 1976). Gaur egun, bere lana MIDI orkestazioetan oinarritzen da, eta horretarako soinu sintetizatuak, biniloak eta samplers bildumak erabiltzen ditu, aurreikusi ezin daitekeen collage sonoro bat sortuz.
Bere musika ambient eta ruidismo aleatorio izenarekin ezagutzen den estiloen barruan kokatuko litzateke. Zuzeneko musika egiten duenean, sintetizadoreak erabiltzen ditu nagusiki, MS2000ren antzera. Hau da, modularrekin sortutako soinuak eta grabatutako soinuekin egiten dituen manipulazioak edo eraldaketak.
333modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Talde honen lanaren helburuetako batzuk honako hauek dira: eurorack formatuan dauden moduluen diseinua, eraikuntza eta salmenta, soinua eta harware elektronika… Bere filosofíak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; Horren adibide argia da egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilera eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.