AMSIA
Irailak 9

08:00

DONAPEA IIP

Donapea IIP ikasleendako bakarrik
DIDAKTIKOA TAILERRA
SINTETIZADORE MODULAR ANALOGIKOAK 1
Donapeako ikastetxe integratu politeknikoaren (Donapea IIP) lankidetzarekin.
Iaz Donapea IIP ikastetxe publikoarekin egindako lankidetzari ekin diogu aurten ere. Jarduera honek bultzatzen duen helburua da ikasleen parte-harte dinamikak sustatzea eta ezagutza partekaturako espazio irekiak eskaintzea.
Tailerra soinu arloan Goi Mailako Gradua duten ikasleei zuzenduta dago eta bertan, sintetizadore modular bat eraikitzeko testuinguru istorikoa eta oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira (eztainu bidezko soldadura, osagai elektronikoak, soinuari aplikatutako elektronika-kontzeptuak, soinu-sintesiaren hastapenak…).
Javier Ucar “Amsia” soinu-artista eta musikaria izango da tailerraren irakaslea. Bere irakaskuntzaren printzipioek bat datoz jaialdiak sustatzen dituen balio ekologikoekin eta garapen jasangarriko helburuekin; komunitate-ideiak bultzatzen ditu eta birziklatzearen aldeko apustua egiten du.
IRAKASLEA: Javier Ucar “Amsia”.
JARDUERA
Ordua: 08:00 etan.
Espazioa: Donapea IIP.
Sarrera: Donapeako ikasleentzat zuzendutako jarduera.
JAVIER UCAR «AMSIA»
Javier Ucar musikaria, dj eta musika elektroniko zein elektroakustikoaren sortzailea da. Amsia izen artistikoarekin ezagutzen zaio euskal musika esperimentalean (Azkoitia, 1976). Gaur egun, bere lana MIDI orkestazioetan oinarritzen da, eta horretarako soinu sintetizatuak, biniloak eta samplers bildumak erabiltzen ditu, aurreikusi ezin daitekeen collage sonoro bat sortuz.
Bere musika ambient eta ruidismo aleatorio izenarekin ezagutzen den estiloen barruan kokatuko litzateke. Zuzeneko musika egiten duenean, sintetizadoreak erabiltzen ditu nagusiki, MS2000ren antzera. Hau da, modularrekin sortutako soinuak eta grabatutako soinuekin egiten dituen manipulazioak edo eraldaketak.
333modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Talde honen lanaren helburuetako batzuk honako hauek dira: eurorack formatuan dauden moduluen diseinua, eraikuntza eta salmenta, soinua eta harware elektronika… Bere filosofíak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; Horren adibide argia da egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilera eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.