BELENISH

MORENO-GIL

Irailak 5

 

20:00

BALUARTE AUDITORIOA (HARRESI ARETOA)

Sarrera erosi

Sarrera: 15 €

KONTZERTU TEMATIKOAK 

BELENISH MORENO-GIL

Interpreteak: Anton & Maite Piano Duo

“Ensayo para una mesa futura”
Hacia un saber sobre el alma

Belenish Moreno-Gilen monografikoa

Hemos de volver la vista al pasado, a los instantes que son nuestra raíz, que son todavía nuestro ayer para encontrar la esperanza perdida.

María Zambrano: “Hacia un saber sobre el alma” (1933-1945)

Aurtengo edizioan konpositore egoiliarra den Belenish Moreno-Gilen kontzertu monografikoa. Frustrazioak eta higadurak markatutako belaunaldi bateko kide izanik, poskonpositore, performer eta (etno)musikologo honek utopia bizitzeko modu desberdinak erakusten dizkigu kontzertu honen bidez, arlo domestikotik eta performatibotik abiatuta.

Kontzertuan entzungo diren piezek babesleku gisa funtzionatzen dute egungo krisi klimatikoaren aurrean. Horietako bi obra, NAK jaialdirako erabateko estreinaldiak izango dira. Lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Homenaje a María Zambrano”, emakume ahots baten bidez andaluziar filosofo baten pentsamendua aktibatzen da. “Mesa camilla” kontzeptua, oroimenaren, zaintzaren eta erresistentzia partekatuaren gailu sinboliko gisa adierazten da; edota meritokrazia eta curriculuma legitimazio-tresna gisa, orainaldiari aurre egiteko balio ez duten mekanismoen burokratizazioa eta hutsaltasuna azpimarratuz.

 

PROGRAMA

  • BIO, The Work About Your Pianist Life (2018-2026)*
    Moreno-Gil & Escudero
  • Homenaje a María Zambrano (2025)**
    Moreno-Gil & Escudero
  • How to make a Mesa Camiya (2026)***

    Konposizioa, testua eta elektronika: Belenish Moreno-Gil.
    Bideoa: Óscar Escudero.

*Maite Leónen bertsioaren estreinaldia
**Lau eskuetarako piano-bertsioaren estreinaldia
***Erabateko Estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguzko obra.

TALDE ARTISTIKOA
Interpreteak: Anton & Maite Piano Duo, Belenish Moreno-Gil.
Konektagarritasuna eta interpretazio elektronikoa: Juanlu Montoro
Bideoa: Óscar Escudero.

JARDUERA
Ordua: 20:00etan.
Lekua: Baluarte Auditorioa, Harresi aretoa.

Sarrera:
15€

BELENISH MORENO-GIL

Belenish Moreno-Gil (1993) poskonpositorea, antzerkigilea eta (etno)musikologoa da. 2018. urtetik antzerki musikal garaikidea eta dramaturgia musikala ardatz dituen praktika artistikoa garatzen du; konposizioa espazio zabal gisa ulertzen du, non gorputza, ahotsa, eszena, elektronika eta pentsamendu kritikoa integratzen diren.

Bere obrak nazioarteko testuinguru desberdinetan aurkeztu dira, hala nola Wien Modern, Rainy Days Luxembourg, Kunstfest Weimar, Zentrum für Kunst und Medien (Karlsruhe), Münchener Biennale, Gare du Nord (Basilea) eta Kontakte Festival (Berlin) jaialdietan. 2021ean, Subnormal Europe lanak Ohorezko Aipamena jaso zuen Prix Ars Electronica sarian, arte digitalaren eta soinu-artearen arloan nazioarteko onarpen garrantzitsuenetako bat dena. Musikologian graduatua da Granadako Unibertsitatean, eta bertan ere Musika Ondareari buruzko Masterra egin zuen. Aldi berean, kantu-ikasketak egin zituen Victoria Eugenia Errege Kontserbatorioan eta Universität für Musik und Darstellende Kunst Wien-en. Bere prestakuntzak ikerketa musikologikoa, ahots-praktika eta sorkuntza eszenikoa uztartzen ditu.

Moreno-Gil Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Música popular urbana y feminismos en España izeneko ikerketa-taldeko kide da. Gaur egun, Doctor Artium Programako hautagaia da Universität für Musik und Darstellende Kunst Wien unibertsitatean; bertan, La mesa camilla como anarchivo ikerketa-proiektu artistikoa garatzen ari da. 2023/2024 ikasturtean zehar, Erroman dagoen Espainiako Akademiaren konpositore egoiliarra izan zen.

ANTON & MAITE PIANO DUO

Anton & Maite Piano Duo proiektuan, Maite Leónek eta Anton Dolgovek bat egiten dute piano-duoaren diziplina jorratzeko. Pianoaren trebetasun teknikoa batzen dute kontakizun musikalarekin, entzulearen mundo emozionalarekin eta intelektualarekin konektatzeko asmoz. eta ikuslearengan oihartzun emozional zein intelektuala lortzen duten kontakizun musikalak dira haien ezaugarri nagusiak.

Nazioarteko areto ospetsuenetako batzuetan jo dute, hala nola Bartzelonako Palau de la Música Aretoan edo Musikverein Grazeko Stefaniensaal-en. Gainera, erreferentziazko jaialdietan parte hartu dute, Schubertíada edo Berlin Piano Duo Festival jaialdietan, besteak beste. Krakoviako Filarmonikoa edo Vienako Synchron Stage Orchestra bezalako orkestra garrantzitsuekin ere kolaborazio lanak egin dituzte.

Haien diskografiak IBS Classical eta Naxos Grand Piano bezalako zigiluetarako grabazioak biltzen ditu, nazioarteko kritikak goraipatu dituenak. Estatuko zein nazioarteko hamar sari baino gehiago jaso dituzte. Bi interpreteek Madrilgo FMK Unibertsitateko piano-katedra partekatzen dute.