BELENISH MORENO-GIL

Irailak 3

19:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

DIDAKTIKOA TOPAKETAK ETA ELKARRIZKETAK

BELENISH MORENO-GIL

Topaketa hau antolatzeko, musika berriaren nazioateko erreferentea eta aurtengo edizioaren konpositore egoiliarra den Belenish Moreno Gilen lankidetzarekin kontatzen dugu. Konpositore, dramaturgo eta etnomusikologo lanetan dabilen emakume honek memoriaren, identitatearen edota feminismoaren inguruko lanak aztertzen ditu.

Topaketa honetan, Belenishek elkarrizketa irekia izango du entzuleekin eta bertan sormen prozesuaz edota soinu unibertsoaz hitz egingo du.

Moderatzailea: Ignacio Fdez. Galindo

JARDUERA
Ordua:
19:00etan.
Lekua:
Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera:
doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

BELENISH MORENO-GIL

Belenish Moreno-Gil (1993) poskonpositorea, antzerkigilea eta (etno)musikologoa da. 2018. urtetik antzerki musikal garaikidea eta dramaturgia musikala ardatz dituen praktika artistikoa garatzen du; konposizioa espazio zabal gisa ulertzen du, non gorputza, ahotsa, eszena, elektronika eta pentsamendu kritikoa integratzen diren.

Bere obrak nazioarteko testuinguru desberdinetan aurkeztu dira, hala nola Wien Modern, Rainy Days Luxembourg, Kunstfest Weimar, Zentrum für Kunst und Medien (Karlsruhe), Münchener Biennale, Gare du Nord (Basilea) eta Kontakte Festival (Berlin) jaialdietan. 2021ean, Subnormal Europe lanak Ohorezko Aipamena jaso zuen Prix Ars Electronica sarian, arte digitalaren eta soinu-artearen arloan nazioarteko onarpen garrantzitsuenetako bat dena. Musikologian graduatua da Granadako Unibertsitatean, eta bertan ere Musika Ondareari buruzko Masterra egin zuen. Aldi berean, kantu-ikasketak egin zituen Victoria Eugenia Errege Kontserbatorioan eta Universität für Musik und Darstellende Kunst Wien-en. Bere prestakuntzak ikerketa musikologikoa, ahots-praktika eta sorkuntza eszenikoa uztartzen ditu.

Moreno-Gil Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Música popular urbana y feminismos en España izeneko ikerketa-taldeko kide da. Gaur egun, Doctor Artium Programako hautagaia da Universität für Musik und Darstellende Kunst Wien unibertsitatean; bertan, La mesa camilla como anarchivo ikerketa-proiektu artistikoa garatzen ari da. 2023/2024 ikasturtean zehar, Erroman dagoen Espainiako Akademiaren konpositore egoiliarra izan zen.