SERGIO SÁNCHEZ

Irailak 1

20:30

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte

EXPLORER SOINU INSTALAZIOA

SERGIO SÁNCHEZ
“Resonancias de resistencia”

Sergio Sánchez soinu-artistak egindako soinu-instalazioaren inaugurazioa. Nak Jaialdia ospatzen den egunetan zehar ikusgai egongo da Civicanen.

Egilearen hitzetan, “Erresistentzia-erresonantziak” izeneko soinu-instalazioa entzuketa kritikoa sustatzen duen erakusketa murgiltzailea da. Bertan, kanal anitzeko soinuaren bidez esperientzia ez-frontala, ez-narratiboa eta ez-ilustratiboa sortzen da.
Bertara gerturatzen den entzulea soinu-eremu batean murgilduko da, non soinua material politikoa eta memoria bizia sustatzeko tresna bihurtzen den. Soinu-instalazio hau egungo hondamendi historikoari emandako erantzun artistikoa da: Gazaren suntsipen sistematikoa eta Palestinako herriaren sarraskia, AEBk zuzendutako eta Israelgo Estatuak gauzatutako makineria militar, ekonomiko eta mediatikoak babestua.

Sergio Sánchez soinu-artistak lanarekin sustatu nahi duen helburu nagusia indarkeria normalizatuaren aurrean entzute kritikoa aktibatzea da. Memoriaren eta doluaren espazio bat sortzea. Soinu-artea posizionamendu etiko eta politiko gisa erabiltzea, eta ez neutralizazio estetiko gisa. Eta publikoari esperientzia eraldatzaile bat eskaintzea, hausnarketara gonbidatzeaz gain, Historiak noizbait epaituko dituen borreroen aurkako kritikara bultzatuko duena. Izan ere, lan honek ez du neutraltasun faltsurik onartzen: arduradunak zuzenean seinalatzen ditu, eta soinu-artea ulertzen du konpromiso publikoaren ekintza gisa.

 

JARDUERA
Ordua:
20:30etan.
Lekua:
Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera:
doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

SERGIO SÁNCHEZ

Sergio Sánchez (1975, Murtzia) soinu-artista eta musikari esperimentala da. Prestakuntza klasikoa oinarritzat, 2000. urtean hasi zen konpositore lanetan, bere lan estetikoa musika konkretuan (musique concrète) eta fonografian oinarrituz. Gizarte-inguruneetako soinuak ikertzen ditu, lehen mailako dokumentu-iturri gisa, horiek babesteko eta azterketa historikoa egiteko. Soinu- eta ikus-entzunezko ondarean diplomatua (ILCE eta Mexikoko Fonoteka), Intonarumori Elkartearen presidentea da, eta República Ibérica Ruidista izeneko zigilu-plataforma diskografikoa zein Sonar Históricamente proiektua kudeatzen ditu.

70 lan baino gehiago argitaratu ditu Amerika eta Europako 20 zigilu baino gehiagotan, eta bere musika RNEko saioetan entzun da. Horien artean, Ars Sonora, La casa del sonido, Vía Límite, Fluido Rosa, Resonancias, Radio Museo Reina Sofía aipa daitezke. Herbeheretako, Belgikako, Peruko, Poloniako, Venezuelako, Frantziako, Txileko, Kolonbiako eta Argentinako irrati espezializatuetan ere entzun da bere musika. Hainbat tokitan aritu da interpretazio lanetan, hala nola Casa Encendidan, Reina Sofía Museoan, Buenos Aireseko Arte Museoan, dB Radical-ean, Medialab Pradon, T20 Galerian, Mataderon… Lorquí-ko (Murtzia) soinu-mapa grabatu du eta kudeaketa artistikoarekin erlazionatutako komisario-lanak egiten ditu FASME Jaialdian.