SERGIO SÁNCHEZ
Irailak 1

20:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte
DIDAKTIKOA PODCAST
SERGIO SÁNCHEZ & IGNACIO FDEZ. GALINDO
“Sonidos experimentales para Gaza”
Ignacio Fdez. Galindoren eta Sergio Sánchezen arteko elkarrizketa. Sánchez edizio honetako soinu-artista egoiliarra da eta “Resonances of Resistance. Sonidos experimentales para Gaza” proiektuaren bultzatzailea. Disko hau artista esperimentalen lan kolektibo bat da, Palestinako herriaren aurka gertatzen ari den genozidioari emandako premiazko erantzun gisa sortua.
República Ibérica Ruidista zigiluak, pentsamendu kritikoa eta soinu-eskuartzea sustatzeko sortu zena eta proiektu hau babesten duena, 83 konposizioen bidez dolua, memoria eta erresistentziarako espazio bat egituratzen da Israelgo Estatuak, Estatu Batuen babes politiko, militar eta ekonomikoarekin erabilitako indarkeria sistematikoaren aurrean.
Parte-hartzaileak: Sergio Sánchez (soinu artista egoiliarra) eta Ignacio Fdez. Galindo (konpositorea, kazetaria eta irakaslea).
JARDUERA
Ordua: 20:00etan.
Lekua: Civican – Nafarroa Kutxa Fundazioa.
Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
SERGIO SÁNCHEZ
Sergio Sánchez (1975, Murtzia) soinu-artista eta musikari esperimentala da. Prestakuntza klasikoa oinarritzat, 2000. urtean hasi zen konpositore lanetan, bere lan estetikoa musika konkretuan (musique concrète) eta fonografian oinarrituz. Gizarte-inguruneetako soinuak ikertzen ditu, lehen mailako dokumentu-iturri gisa, horiek babesteko eta azterketa historikoa egiteko. Soinu- eta ikus-entzunezko ondarean diplomatua (ILCE eta Mexikoko Fonoteka), Intonarumori Elkartearen presidentea da, eta República Ibérica Ruidista izeneko zigilu-plataforma diskografikoa zein Sonar Históricamente proiektua kudeatzen ditu.
70 lan baino gehiago argitaratu ditu Amerika eta Europako 20 zigilu baino gehiagotan, eta bere musika RNEko saioetan entzun da. Horien artean, Ars Sonora, La casa del sonido, Vía Límite, Fluido Rosa, Resonancias, Radio Museo Reina Sofía aipa daitezke. Herbeheretako, Belgikako, Peruko, Poloniako, Venezuelako, Frantziako, Txileko, Kolonbiako eta Argentinako irrati espezializatuetan ere entzun da bere musika. Hainbat tokitan aritu da interpretazio lanetan, hala nola Casa Encendidan, Reina Sofía Museoan, Buenos Aireseko Arte Museoan, dB Radical-ean, Medialab Pradon, T20 Galerian, Mataderon… Lorquí-ko (Murtzia) soinu-mapa grabatu du eta kudeaketa artistikoarekin erlazionatutako komisario-lanak egiten ditu FASME Jaialdian.