BELÉN OTXOTORENA & KUARIST
Irailak 3

18.00

CIVICAN NAFARROAKO KUTSA FUNDAZIOA

Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. Edukiera mugatua
BELÉN OTXOTORENA & KUARIST
5 urte baino handiagoko haurrei zein familiei zuzendutako ikuskizun musikal pedagogikoa.
Civican – Nafarroako kutsa fundazioaren laguntzarekin programatutako ekintza.
Nak jaialdiaren azken orduko berria, Belén Otxotorenak eta Kuarist saxofoi laukoteak Leda eta zisnea izeneko mito grekoan oinarritutako ipuin musikala estreinatuko dute.
Leda eta zisnea mitoaren moldaketa honetan, Leda koartza beltz ausart batean bihurtzen da eta Tíndaro izeneko pauma dotore bezain liluragarri batekin maitemintzen da.
Udaberriko goiz eder batean, Zeus jainkoak Leda arrantzan ikusten du Eurotas izeneko ibaian eta ikusi bezain pronto, liluraturik geratzen da Ledak urrez estalitako begiak, hankak eta moko hori zoragarria ikustean.
Momentu horretan, Zeus itsu geratzen da eguzkia bezain argitsua den metal hura ikustean eta Lur planetara jeistea erabakitzen du Ledaren gorputzak duen urrea lapurtzeko. Horretarako, Zeus jainkoa zisne batean bihurtzen da.
Lortuko ote du Zeus jainkoak Leda koartza azkarra gezurtzen?
Ledak jakingo ote du kua, kua…kuarist… hitz magikoak erabiltzen?
R. Hoffmann, G. Lago, D. Maslanka eta D. Salleras egileek idatzitako musika obrekin egindako Leda eta zisnea mitoaren begirada garaikidea.
ZERRENDA ARTISTIKOA:
Belén Otxotorena: ipuina eta narrazioa
Kuarist: saxofoi laukotea
EKITALDIA:
Ordutegia: 18.00etan
Lekua: CIVICAN. Fundación Caja Navarra
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez
INSKRIPZIOAK:
· Inskripzioak honako helbide elektronikoan: informacioncivican@fundacioncajanavarra.es
· 948 222 444 telefono zenbakian
· CIVICAN-en zuzenean
Edukiera mugatua. 15 plaza. Pertsona bakoitza geihenez 4 erreserba egin ditzake.
Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik Civicanen altan emanda egotea. Edonork dohainik izena eman dezake momentuan, nortasun agiriarekin.
COVID PROTOKOLOA
ACTIVIDADES Y CONCIERTOS
Atendiendo a los protocolos establecidos para eventos culturales con motivo de la COVID-19 se establecerá límite y control de aforo para todas las actividades. El acceso a las mismas se realizará previa inscripción. Para más información e inscripciones consulta las pautas de cada espectáculo.
Programas de mano:
Podrás acceder al programa de mano de cada espectáculo a través de nuestra web en formato PDF. Además, cada día, en el acceso a los recintos, dispondrás de un código QR que te permitirá descargar el programa correspondiente a ese concierto en tu teléfono móvil.
RECOMENDACIONES
Normas de seguridad e higiene:
– Acude con una antelación mínima de 1/2 hora a los espectáculos.
– Es obligatorio el uso de mascarilla durante todo el concierto.
– Mantén la distancia de seguridad interpersonal de un metro.
– Sigue en todo momento las indicaciones del personal de la organización.
Control de accesos:
– En los conciertos con inscripción previa se ruega asistir al recinto con media de hora de antelación como mínimo, para facilitar a la organización la identificación de los asistentes de manera segura y ordenada. Para la identificación de los asistentes se solicitará el nombre y el DNI.
BELÉN OTXOTORENA & KUARIST

BELÉN OTXOTORENA, txikitatik jakin zuen bere helbururik gogokoena eszenatokia zela. Dantzatzea, kantatzea eta, batez ere, KONTATZEA gustatzen zitzaion; beraz, lanbide bat aukeratzeko unea iritsi zenean, AKTORE izan nahi zuela erabaki zuen. Horren ondorioz, Arte Dramatikoa ikasi zuen.
Ez zekien, ordea, antzerkia eta musika ikasketak konbinatzean jakingo zuela bere bizitzaren pasio bihurtuko zena aurkitzen: ISTORIOAK MUSIKAREKIN ZUZENEAN KONTATZEA. Oraindik ere hunkitu egiten da eszenatokira igotzen den bakoitzean, handien eta txikien irudimena piztu nahian. Hau da, oraindik ere hegan egiten saiatzen da.
KUARIST esperanto hizkuntzaren hitzen konjuntziotik sortutako hitza da eta “lauren artean” esan nahi du. Hizkuntza horren helburua integrazio eta komunikazio orokorra denez, artista gazte hauek obra berriak errepertorio klasikoarekin lotu dituzte, beti saxofoi taldearen ikuspuntutik abiatuta.
Kuarist saxofoi laukotearen ibilbidea pasaden urteko NAK 2020 jaialdian hasi zen. Handik gutxira, “La Folia Nuova” izeneko nazioarteko musika lehiaketaren azken fasera iritsi ziren. Momentu hauetan, taldea “La última nota” izeneko proiektua prestatzen ari da. Kontzertu horrek nazioarteko errepertorioko obrak lotzen ditu ikus-entzunezko narrazio baten bidez. Etorkizuneko proiektuei begira, “Saxophone Days” izeneko jaialdian parte hartuko dute eta baita Japonian 2022an ospatuko den Saxofoi Nazioarteko Biltzarrean parte hartzea ere erabaki dute.
