2023 NAK EDIZIOA

Srećko Horvat pentsalari kroatak “Después del apocalipsis” saiakeran azpimarratzen duenez mundua berrasmatzeko gai ez bagara suntsituko dugu.

Horvatek denborarekin daukagun ikuskera okerraren inguruan idazten du. Chronosaren tirania neoliberalari buruz hain zuzen. Horren inguruan esaten du erloju mundiala eta Greenwich meridianoaren sinkronizazioarekin batera denboraren autokrazia inposatu zigutela, orduen, erlojuen eta agenden garaian murgilduz; harrez geroztik, denboraren esklabu bihurtu gara bideratzen gaituelako denbora kontsumitzera, momentuan egiten duguna gozatu beharrean.

Horrexegatik, filosofoak Chronosak daukan denboraren kontrako perzepzioa aldarrikatzen du. Behin-behineko kontsumotik zein produktibitatetik aldentzen den garai berria, sentitzeko eta izateko aukera emango diguna. Horretarako, Bergson-ek formulatutako espazio heterogeneoak sortu behar dira, gure barne begiradatik aske sentitzeko eta unean uneko momentua bizitzen ikasteko.

Einsteinek fisikaren mundua eraldatu zuen garai berean, bilakaera berri bat gertatu zen arte munduan. Harrezkeroztik, XX. mendeko abanguardia musikal batzuek zehaztu gabeko denbora batean mugitzen hasi ziren, neurrietatik eta orainaren tiraniatik aldenduz. Ideia berri horiek sustatu zituen pentsalarietako bat Gilles Deleuze izan zen. Bergson-en eragina izan zuen eta bere filosofiaren oinarritan murgildu gara Nak jaialdiaren edizio honen oinarriak egituratzeko.

Kontuan izanda gure garaiko arteak gelditasuna eta sosegua behar duela garatzeko, NAK ere mantxo doa. Pentsamenduarekin lotura daukan musika sorkuntzak kontsumo dinamikatik eta berehalakotasunetik aldentzea eskatzen du. Ez dago beste aukerarik; Musika kontsumitzaileek denboraren eta zentzumenen berehalako kontsumitzaileak bihurtzeko arriskuan daude, haien belarriak kutsatuz eta alienatuz. Ondorioz, argi dago gaur egun entzumena sustatzen duten espazioak bultzatu behar ditugula, entzuteko aukera emateko eta momentuko denboran murgiltzeko.

 

Horri aurre egiteko daukagun aukera bakarra entzumena denez, edizio berri honek anbiziozko proposamena eskeintzen du, atentzioaren konkistan eta presatik urrun dauden soinu-espazioetan oinarrituz. Entzumen aktiboaren bidez soilik garatzeko aukera izango dugu entzutearen poetika; munduan egoteko modu berri bat musika-adierazpenean kontzentratzeko eta soinuaren barrenean murgiltzeko aukera emango diguna.

Horrexegatik, inoiz baino beharrezkoa bihurtu da NAK jaialdiaren edizio berri hau. Belarriak erne eta libre ospatzen dituen sormen-babesleku xume honetatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu beti entzun gaituzuenoi, eta espero dugu orain arte bezala jarraitzea. Zuen laguntzarekin kontatzen jarraitzen dugu geure burua berritzeko eta denbora iraunkorrago zein gizatiarrago batean bizitzeko.

Yolanda Campos Bergua
NAK Jaialdiaren zuzendari artistikoa

GAIA:
KRONOS

 1978. urtean, Pierre Boulezek, XX.mendeko musikari garrantzitsuenetako bat izan zena eta Parisko Institut de Recherche et Coordination Acoustique/Musique (IRCAM) sortzaileak, garaiko hainbat musikari eta pentsalari deitu zituen musikaren historiako gai liluragarrienetako baten inguruan eztabaidatzeko: denbora. Ezhoiko ekitaldi honetara joan zen pentsalarietako bat Gilles Deleuze filosofo frantsesa izan zen. Bere hitzaldiak inflexio puntu bat markatu zuen eta ikertzeko bide berri bat ireki zuen denbora musikan eta diskurtso narratiboan duen bilakaera hausnartzen dugunontzat.

Deleuzek Aión kontzeptua berreskuratu zuen antzinako grekoengandik. Kontzeptu hau pulsazio gabeko tempoa adierazten du, edozein neurritik aldentzen dena. Chronos kontzeptua aldiz, denbora lineala adierazten du, orden eta agenda baten menpe dagoena. Beraz, Aión tenpo eza izango litzateke, pentsamendua, artea, poeten eta maitaleen gordelekua gogorarazten duen espazioa.

Atlantikoaren beste aldean, eta Deleuzeren hitzaldia baino hogei urte lehenago, John Cage iparramerikarrak bere silente 4´33´´ izeneko lanarekin aldarrikapen bat egin zuen, ordura arte musikaren historian zihurtzat jotzen genuen guztia zalantzan jarriz. Obra honekin erakutsi nahi izan zuen musikaren egitura, soinuan baino gehiago, denboran dagoela oinarritua.

Kontzeptu berri hau denbora sentitzeko esperientzia berria islatzen zuen XX. mendeko abangoardia musikaletan, Vienako Bigarren Eskolako konpositoreetan nabari zena. Jeanne Hersch pentsalariak esan zuen bezala, entzute prozesuaren aro berri bat hasten ari zen:
“Nada tiene en común con el tiempo de antes o después de un concierto, sino que se produce en la pequeña duración del presente, una miniatura de eternidad que se dilata hasta abrazar la totalidad de la obra”.

Edizio berri honetan, arima suspertzen duen neurritik askatutako denbora hori une honetara ekartzea aldarrikatzen dugu. Nahitaezko Katarsia eragiteko helburua daukagu, eta, antzinako filosofoek adierazi zuten bezala, poesiaren bidez bakarrik egin daiteke hori.

Deleuzek bere hitzaldian adierazi zuenez, sorkuntza jarduera erresistentzia ekintza bat da. Agian, gelditasunaren eta entzumenaren denbora dira gaur egun erresistentzia ekintza horiek. Lirikari arreta jartzeko gelditzea ere matxinada ekintza bat izan daiteke. Edizio honetan, denboraren hasiera, momentuen une iragankorrak, denboratik aldentzen den entzute prozesua edota aldiuneko poetika aztertzen dituzten proposmen berriak aurkezten ditugu. Chronosaren tiraniatik askatutako denbora lasaia, orainaldia birsortzeko, denbora luzatzen duen soinuaren bidez.

ANTOLATZAILEAK

DIRUZ LAGUNTZEN DUTE

KOLABORATZAILEAK

BIDALI ZURE KONTSULTAK

LOPD

AEDP. Centro de música contemporánea Garaikideak, como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de recoger los datos de carácter personal que sean obtenidos a través de los formularios de contacto disponibles en la página web de la empresa, para respuestas a consultas y envío de publicidad.  La base jurídica para el tratamiento es el consentimiento del interesado. Para cumplir con la finalidad prevista, sus datos podrán ser comunicados a organizaciones o personas directamente relacionadas con el responsable. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a info@nakfestival.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página web htttp://www.nakfestival.com