2022 NAK EDIZIOA
Duela pare bat urte, Ramon Andresen “El mundo en el oído” eta “Pensar y no caer” saiakera bikainak irakurtzen nituen bitartean, gaur egungo musika-sorkuntza munduan pentsamendu filosofikoaren arrastoari buruzko gogoeta egiten nuen eta ondorioz ezagutza zein erreflexioaren beharra berrestu nuen.
NAK jaialdiak urte bat geihago ospatzen du, dagoeneko zortzi urte dira sortu zenetik. Aurten ere aurreko urteen hildo beretik jarraitu du Nafarroako kultur-sarea berritzen eta eraldatzen, hezkuntza eta inklusioaren garrantzia azpimarratzen, eta entitate desberdinen arteko sare lanak sendotzen. Baina, batez ere, gure aliatuen izerdiarekin, inoiz baino beharrezkoagoak diren gogoeta, ikerketa eta sorkuntza prozesuak babestu ahal izan ditu.
Kontuan izanda gizartearen zati handi batek artea merkatu-ondasun gisa ulertzen duela, kapitalismoak arteen dimentsio sortzailearen azaleko edukiak elikatu besterik ez dute egin, arreta galarazteko tresna gisa. Kultura alor preziatua izanik, gure mesedeen arabera moldatu behar dugu, ez ordea arte-adierazpen alternatiboen aukerak itotzen dituzten multinazionalen mesedetan.
“¿Zertarako balio dute abangoardiek?”. Urtetik urtera Nak jaialditik erantzuna eman nahi izan diogu galdera honi. Jaialdi honen jatorritik begirada eraldatzailea duten proposamenak izan ditugu oinarritzat, baina agian geure buruari galdetzen hasi beharko genioke: “Zertarako balio du jaialdi batek?”
Argi dago jaialdi baten helburua ez lukeela izan beharko urte osoan zehar eremu kulturaletan eskeinitako eskaintza bera aurkeztea edota zentzurik gabeko edukien hornitzaile bihurtzea, non gogoeta prozesurik gabe dena balio duen. Jaialdiek, alde batetik, urteko gainerako proposamenak osatu beharko lituzkete. Bestetik, berritzeko eta eraldatzeko gaitasuna izan beharko lukete; eta, azkenik, ezinbestekoa izango litzateke nortasun propioa izatea.
Ramón Andresek idatzitako “El mundo en el oído” entseguaren hasieran, ezagutza bilatzera bultzatzen duen esaldi hau azaltzen da: “lo que incidió primeramente en el ser humano y en su constitución del entendimiento fue el sonido. Oír, escuchar, es presentir, y presentir conduce a pensar”. NAK jaialdiaren edizio honetan pentsamendu filosofiko hau kontutan hartu da proposamen berritzaileak, eraldatzaileak eta bitxiak sortzeko, jaialdiari nortasun berezia ematez. Proposamen hauek guztiak, sorkuntza, gogoeta eta pentsamendu prozesuak eskaintzen dituzte, etorkizunari begira.
Sorkuntza berriko musika bultzatzen duen proiektu hau ezaguna eta ezezagunaren, ametsa eta errealitatearen arteko mugan sortzen da. Jakinmina da azken finean muga hori zeharkatzera eramaten gaituen eragilea. Kuriositate horrek zibilizazioaren garapena bultzatzen du; aldi berean elkarren arteko ezagutza sustatu eta etorkizuna sortzen du. Kulturak ordezka gaitzan lortzea gure esku dagoenez, jarraituko dugu NAK jaialdia sustatzen eta prozesu hau posible egingo duten aliatuak bilatzen.
Ramón Andresen hitzetan: “El hecho de que Platón concibiera al ser humano como un árbol no ha de antojarse una simple abstracción. Un árbol es también su proyección. Quien lo contempla también lo prolonga”. (Pensar y no caer, p.142).
Aurtengo jaialdiaren irudi grafikoa egiteko ezagutzaren zuhaitza hartu dugu oinarritzat. Zuhaitzaren sinboloak duen esanahia kontutan hartuta, luzaroan zaudeten artista, laguntzaile, teknikari, kultur eragile eta publikoari eskerrak eman nahi dizuegu: eskerrik asko bihotzez pentsamenduaren kimuak eta NAK jaialdiaren sorkuntza elikatzeagatik.
Yolanda Campos Bergua
NAK Jaialdiaren zuzendari artistikoa
GAIA:
MITOTIK LOGOSERA
Grezian, Kristo aurreko VI. Mendean, lehenengo filosofoak garai haietako kontakizun mitikoen inkoherentziak zalantzan jartzen hasi ziren. Pentsalari hauek begirada berri baten ikuspegitik natura behatu eta aztertzen zuten gertaeren arrazoiak eta gauzen berezko errealitatea aurkitzeko.
Lehen filosofo hauek ezagutzaren mugak aztertzeko beharra sentitzen dugunoi bidea ireki ziguten. Jatorrizko jakin-min hori da zibilizazioaren garapena sustatzen duena baina, gaur egun mitotik urrun gaude edo kontakizun horiek gure errealitatea elikatzen dute?
Gaur egun badakigu ez zela unibertso mitikoarekin halako hausturarik izan, narrazio hauek gure existentzia ulertzeko eta justifikatzeko beharretik ere sortzen baitira. Esan daikeke gure munduaren sustraiak direla eta aldi berean kulturaren kimua ere. Beraz, unibertsoaren misterio sakonenak argitzera iritsiko bagina, gaur egungo gizarteak ahalmena izango luke bizirik irauteko?
Agian egin dezakegun gauza bakarra jakinduriaren bidea transmititzen jarraitzea da mitoaren behaketa alde batera utzi gabe, eta musikak mugak zeharkatzeko duen ahalmenaz fidatu. Jaialdi honetan mitoaren magia, filosofiaren jatorria, eta teknologiatik zientziaren mitifikaziora doan ezagutzaren ikerketa biltzen dituzten proposamenak azaltzen dira. Azken batean, ametsen munduaren eta errealitatearen arteko unibertso hibridoak.
Arrazionaltasuna errealitate guztiak azaltzeko gai ez dela kontutan izango bagenu, errazagoa irudituko litzaiguke bizirik irauteko behar dugun ezezagutzari eustea. Agian sorkuntza artistikoaren misterioa bi zentzutan uler daiteke beti: ezaguna eta ezezagunaren mundutik begiratuta, magiaren eta zientziaren ikuspuntutik edota mito zein logosetik ulertua.
NAK 2022 MATERIALA DESKARGATU
ANTOLATZAILEAK


KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAK DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERA

KOLABORATZAILEAK











BIDALI ZURE KONTSULTAK
AEDP. Centro de música contemporánea Garaikideak, como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de recoger los datos de carácter personal que sean obtenidos a través de los formularios de contacto disponibles en la página web de la empresa, para respuestas a consultas y envío de publicidad. La base jurídica para el tratamiento es el consentimiento del interesado. Para cumplir con la finalidad prevista, sus datos podrán ser comunicados a organizaciones o personas directamente relacionadas con el responsable. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a info@nakfestival.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página web htttp://www.nakfestival.com