
2022 DEIALDIA
Nafarroako musika Garaikidearen jaialdiaren zortzigarren edizioak, NAK jaialdiak, 2022. urteko deialdia irekiko du proposamen berriak hautatzeko.
Aurtengo edizioan bi modalitate desberdin ezarri dira:
Aurtengo edizioan bi modalitate desberdin ezarri dira:
A modalitatea: Solista edo talde instrumentalei zuzendua.
B modalitatea: Jaialdiarekin lankidetza-sareak ezarri nahi dituzten erakunde musikal eta artistikoei zuzendua.
OINARRI OROKORRAK
- Interesdunek modalitate bakarrean izena eman dezakete.
- Aurtengo gaiaren haria MITOTIK ARRAZOIAREN EZAGUTZARA izango da bi modalitateetan.
Jaialdiaren antolakuntzak gai hori proposatzen duten eta programan koherentziaz garatuta dauden proiektu desberdinak aztertuko ditu. - Parte hartu nahi duenak bere proiektua bidali dezake eskaera orriaren bidez, azaroaren 1etik 30era (biak barne).
- Bidalitako proiektuan doser bat erantsi beharko da txosten baten moduan, honako ezaugarri hauek bilduko dituena: proposamenaren deskribapena, programa, fitxa artistiko zein teknikoa, baldintza ekonomikoak eta beharrezkoa izatekotan ikus-entzunezko edukietarako loturak.
Youtube, Vimeo eta antzeko difusio-kanaletarako loturak onartuko dira.
Ez dira onartuko iraungita data daukaten deskarga loturak.
Artxiboek ezin dute 20 MB baino gehiago izan. - Deialdiaren ebazpena 2022ko urtarrilean jakinaraziko zaie hautatutako artistei.
- Jaialdiaren antolakuntza harremanetan jarriko da hautatutako artistekin eskaera orrian zehaztutako helbide elektronikoaren bidez.
Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Deialdi honi buruzko kontsultak egiteko, idatzi helbide honetara: info@nakfestival.com
DEIALDIA ITXITA
HARPIDETU GURE BERRIPAPEREAN
eta NAK jaialdiaren nobedadeen
berri izango duzu