2021 NAK EDIZIOA

Pandemia garaia baina urtebete beranduago, denok uste genuenean zuzeneko ekintza kulturalak disfrutatzeko aukera izango genuela; pentsatzen genuenean enparantzak eta kaleak beteko genituela; azkenfinean, zentzu guztietan sailtasun gutxiagoko urtea izatea desiatzen genuenean, momento hauetan daukagun errealitate inposatuak gogorarazi digu oraindik ibilbide luzea geratzen zaigula gaur egungo egoera kultural penagarria eraldatzeko. Orain arte kultura arloan ezarritako neurriak ez dira nahikoak izan egoera hobetzeko. Ezer berri kultura alorrean, nahiz eta pandemiak egoera okertu duen.

Egia da oraingo egoera kulturala tamalgarria izaten jarraitzen duela eta sortutako arazoei begirada sakonarekin aurre ez egitearen ondorioz, arte eta kultura sarea egoera latzean dago. Hortaz, arazo hauei aurre egiten dioten eragile kulturalen indarrak agortzen ari dira.

 

Nire ustetan, gaur egungo gizarteak duen pentsamendu arinkeriak eragina izan du memoriaren gaitasunaren murrizketan eta ondorioz, horrek eragozten digu egitura kulturala zintzotasunez berritzeko. Argi dago egoera eraldatzeko oinarriak aldatu behar direla baina hori egin beharrean entzuten jarraitzen ditugu mezurik gabeko eta esanahi bereko hitzaldiak.

Musika garaikidearen sorkuntzan lan egiten dugunoi (Ursula K. Le Guinen hitzek esan bezala “errealitate berrien sortzaileak, irudimenaren poetak”) oraindik ere leporatzen digute dirulaguntzen eskaleak garela, kontuan izan gabe patrimonio berria sortzen laguntzen dugula, lan egoera zein baldintza ekonomikoak kolokan egon arren kultura eusteko ateratzen dugun erresistentzia, edota gaur egungo egoera iluna argitzeko egin beharreko proposamen desberdinen ahalegin nekaezinak.

NAK jaialdia esperimentazio akustikoa sortzen duen laborategia da eta egindako ikerketen ondorioz soinudun material berria eratuz joan da gaur egungo musika aberasteko. Begirada garaikide honek pentsamendu berritzaileak eraikitzen laguntzen digu etorkizun desberdina bezain beharrezkoa den hori irudikatzeko.
Honen guztiarengatik gure nahia eraikitzen eta amesten jarraitzen laguntzen duten artista, laguntzaile, teknikari, eragile kultural eta publikoari, New Orleans Second Line bezala, eskerrak eman behar diegu. Zuetako bakoitzari: mila esker bihotzez.

Yolanda Campos Bergua

NAK Jaialdiaren Zuzendari Artistikoa

GAIA: FUSIOA

Nahiz eta fusio musikal garaikidea egiten duten proiektu artistiko desberdinak egon, gutxi batzuk dira lan egonkorra eta zentzuzkoa eraikitzen lortzen dutenak, produktu desberdina eta bitxia sortuz.

Lotura musikal hori lortzeko esperimentazio prozesu korapilatsua behar da, ikerketa zorrotz batekin lagundua. identitate pertsonala lortzea bide konplexua da ikuspuntu desberdinak elkartu eta nahastu behar direlako. Prozesu horretan lan egin duen artista asko itsu geratu da.
Jatorri musikal desberdinek labirinto bat suposatzen dute sormena duen mintzaldia lantzeko. Finkotasun hori lortzeko oinarri egonkorrak bilatu behar dira konposizio lanetan. Hortxe dago gakoa fusio musikala daukaten proiektu artistikoen etorkizuna bermatzeko. Hori da, hain zuzen, aurtengo NAK jaialdian parte hartzen duten artisten ezaugarrietako bat.

Soinuen lantegi batean bezala, fusio estilistikoa eta teknologikoarekin ikerketa eta esperimentazio lanak egingo ditugu. Musika entzutean aniztasun kultural, artistiko eta musikala gogorarazten diguten soinuak bateratuko ditugu. Gainera, kalitatearekin, zentzuarekin eta maitasunarekin egindako musika berria sortuko dugu, musikaren eboluzioa zein bizitasuna bermatuz. Hori da NAK FUSION.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

LOPD

AEDP. Centro de música contemporánea Garaikideak, como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de recoger los datos de carácter personal que sean obtenidos a través de los formularios de contacto disponibles en la página web de la empresa, para respuestas a consultas y envío de publicidad.  La base jurídica para el tratamiento es el consentimiento del interesado. Para cumplir con la finalidad prevista, sus datos podrán ser comunicados a organizaciones o personas directamente relacionadas con el responsable. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a info@nakfestival.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página web htttp://www.nakfestival.com

ANTOLATZAILEAK

KOLABORATZAILEAK