IÑAKI ALBERDI MUSIC PROJECT
Irailak 17

20.00

CIVIVOX KONDESTABLE ARETOAN

Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. Edukiera mugatua.
KONTZERTUA: “DREAM”
FUSIO IV: Mikrotonalismoa eta jazz
Kontzertu honetako programa Iñaki Alberdiren errepertorioaren sei piezen inguruan egituratzen da, akordeoi mikrotonal eta tenperatuan idatzitakoa. Iñakik Gonzalo Tejada kontrabaxu jolearen eta Mikel Andueza saxofoi jolearen laguntzarekin aurkeztuko du kontzertua.
Aldez aurretik egindako soinu-ikerketan oinarritutako tailer batzuei esker, kontzertu honetan partituran idatzitako musika garaikidearen eta inprobisazioan oinarritutako jazz musikaren hibrido baten zirriborroa entzuteko aukera izango dugu.
XX. mendearen hasieran, bi korronte estetiko eta musikal hauek parean garatu ziren baina XX. eta XXI. mendeetan zehar testuinguru sozial eta kultural desberdinetan hazi ziren. Proiektu honen helburua musika garaikidea jazz musikara hurbiltzea da, eta aldi berean jazzean erabiltzen den inprobisazioan oinarritutako metodologia kontzertu aretoetara hurbiltzea, espazio sinboliko komun bat aurkitzeko asmoarekin.
PROGRAMA:
Inprobisazioa bideratuko duten obrak*
Vagabonde Blu (1988) – Salvatore Sciarrino
“When I Switched on…” (2013) – Maria Scheneider
Dream (1948) – John Cage
Introspection (2017) – HueyChing Chong
Data Lords – Sputnik (2020) – Maria Scheneider
Road Runner (1986) – John Zorn
*Erabateko estreinaldia
ZERRENDA ARTISTIKOA
Iñaki Alberdi: akordeoi mikrotonala eta tenperatua
Mikel Andueza: saxofoia
Gonzalo Tejada: Kontrabaxua
EKITALDIA:
Ordutegia: 20.00tan
Lekua: CIVIVOX Kondestable aretoan
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez
INSKRIPZIOAK:
(Edukiera mugatua aretoaren aforoa bete arte):
– Civivoxen modu presentzialean.
– Online, Iruñeko Udalaren web gunean (wwww.pamplonaescultura.es / www.pamplona.es).
– Telefonoz honako zenbakian: 010 (948420100 mugikorraren bidez edota Iruñerritik kanpo deituz gero)
Edukiera mugatua aretoaren aforoa bete arte.
COVID PROTOKOLOA
ACTIVIDADES Y CONCIERTOS
Atendiendo a los protocolos establecidos para eventos culturales con motivo de la COVID-19 se establecerá límite y control de aforo para todas las actividades. El acceso a las mismas se realizará previa inscripción. Para más información e inscripciones consulta las pautas de cada espectáculo.
Programas de mano:
Podrás acceder al programa de mano de cada espectáculo a través de nuestra web en formato PDF. Además, cada día, en el acceso a los recintos, dispondrás de un código QR que te permitirá descargar el programa correspondiente a ese concierto en tu teléfono móvil.
RECOMENDACIONES
Normas de seguridad e higiene:
– Acude con una antelación mínima de 1/2 hora a los espectáculos.
– Es obligatorio el uso de mascarilla durante todo el concierto.
– Mantén la distancia de seguridad interpersonal de un metro.
– Sigue en todo momento las indicaciones del personal de la organización.
Control de accesos:
– En los conciertos con inscripción previa se ruega asistir al recinto con media de hora de antelación como mínimo, para facilitar a la organización la identificación de los asistentes de manera segura y ordenada. Para la identificación de los asistentes se solicitará el nombre y el DNI.
IÑAKI ALBERDI MUSIC PROJECT

Iñaki Alberdi Music Project garapen eta esperimentaziorako eremua da. Bilatzen duen helburua akordeoiaren inguruko kontzeptu instrumentalak, interpretaziozkoak edo eszenikoak berrikustea da. Akordeoia tradizio eta publikotik hurbil dagoen instrumentua da baina hala ere ezezaguna da alderdi askotan. Horrexegatik, musikaren barruan daukan paperaren inguruko gogoeta egitea ezinbestekoa da musika munduan behar duen lekua bermatzeko.
IAMPek kontzertu aretoetan eta baita espazio alternatiboetan ere aldaketa, berritasuna, pedagogia, gertuko musikaren esperimentazioa eta kulturaniztasun gizarte baten soinu irudikapena eskaintzen ditu.