CMC GARAIKIDEAK & XABIER ERKIZIA & DIANA PÉREZ CUSTODIO
Irailak 16

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)

Sarrera erosi.
Sarrera: 15 €
NAK KONTZERTU TEMATIKOA
Aldiuneko poetika
“KRONOPOETICA”
GARAIKIDEAK Musika Zentroak NAK 2023 Jaialdirako azken ikerketa eta sorkuntza proiektua aurkeztu du Xabier Erkizia soinu artistaren eta Diana Pérez Custodio konpositore gonbidatuaren laguntzarekin.
Proposamen honetan aipatzen diren obra musikalak erabateko estreinaldiak dira eta aurtengo edizioaren gaia hartzen dute abiapuntutzat: denboraren kontzeptua eta Gilles Deleuze pentsalariaren musika-diskurtsoan duen bilakaera.
Filosofo honek bere “Lógica del sentido” obran Aion eta Chronos denbora kontzeptuen arteko diferentzia ezartzen du. Neurri aske eta pultsaziorik gabeko denbora adierazten du Aion kontzeptuak eta Chronos hitzaren esanahiak aldiz, orduak markatzen dituen eta gure agenda azkartzen duen denbora adierazten du. Hortik dator gure Kronopoetika: pentsamendua, artea, poesia eta afektuak elikatzen dituen espazioa.
Aldiuneko poetika adierazten duen musika diskurtsoak lasaitasun eta sosegu egoera batetara eramaten gaitu, bizitza etenaldian geratzen den lekura hain zuzen. Une jakin batzuetan, obra musikalek inprobisazio momentuak izango dituzte interpretea eta entzulea denboraren joan-etorrian murgilduz eta aldi berean, uneko sentimendua luzatuz.
Esperientzia honek interprete eta entzulearen arteko interakzioa eskatzen du; horretarako, entzute aktiboa da denboratik at garatutako soinua deskubritzeko daukagun tresna bakarra. Aristotelesek aipatzen zuen bezala, tresna horri esker arimak askatzen eta lasaitzen diren une horretara iritsiko ginateke.
PROGRAMA
Instāre (2023)* – Yolanda Campos Bergua
Reversible (2023)** – Diana Pérez Custodio
Interludio (2023)** – Xabier Erkizia
Enantiodromía (2023)* – Ignacio Fernández Galindo
Ewige Wiederkunft (2023)* – David Cantalejo Gómez
*Erabateko estreinaldia NAK Jaialdirako
**Erabateko estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkarguzko obra.
ARTISTAK:
Konpositoreak: Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo Gómez, Diana Pérez Custodio, Xabier Erkizia eta Ignacio Fdez. Galindo.
Musikariak: Dorota Grzeskowiak (ahotsa), Irene Villar (zeharkako txirula), Bea Monreal (oboea), Uxue Roncal (klarinetea), Sergio Eslava (saxofoia), Xabier Erkizia (esku hartze sonoroa).
JARDUERA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)
Sarrera: 15 €.
XABIER ERKIZIA & DIANA PÉREZ CUSTODIO

XABIER ERKIZIA
Azken 30 urteotan, Xabier Erkizia soinu artistaren, ikertzaile independientearen, produktorearen lanek hainbat fenomenología biltzen ditu, dimentsio politiko, ideologiko eta kontzeptualen inguruan, sorkuntza ekintza gisa. Bere karrera profesionalean, lan ugari egin du musika munduan. Nabarmentzekoak dira zinemarako egindako soinu banden konposizioak, soinu-diseinuak eta irrati eremuko ekintzak. Artista lanaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa gure soinu-ingurune hurbilarekin duen sentikortasun berezia izango litzateke.
Erkiziak badaki errealitate sonoro horiekin lan egitean funtzezkoa dela zeharkakotasun bat onartzea, historikoki pentsamendu zientifiko eta akademikoek jakintzak ordenatu eta sailkatu dituzten moduarekin talka egiten duena. Bere lanen forma etengabe aldatzen doa, soinuarekin gertatzen den bezala, egoera bakoitzera egokitzeko. Ibilbide luze horretan, sorkuntzari, antropologiari, etnografiari eta, bereziki, geografiari buruzko erreferentziek corpus heterodoxo eta konplexua osatzen dute, erreferentzia historiko ezezagunez eta soinu bitxiez betea.
Bere soinu lanak talde eta bakarkako erakusketen elementu garrantzitsuenetako bat izan dira. Mundu osoko jaialdi, kultur zentro eta museoetan egindako argitalpenetan ere parte hartu dute.
DIANA PÉREZ CUSTODIO
- urtean Algecirasen jaio zen konpositore eta irakaslea (Andaluzia, Espainia). Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketen doktoretza lortu zuen. Konpositore gisa, entitate desberdinen enkarguak jaso ditu. Horien artean: CDMC, Irrati klasikoa, Andaluziako Junta, UIMP, Andaluziako Parlamentua, Galiziako Arte Garaikidea Zentroa eta Arte Garaikideko Andaluziako Zentroa nabarmendu daitezke. Talde artistiko eta solista desberdinek ere enkargu lanak eskatu dizkiote. Bere ekoizpen sinfonikoa interpretatu duten orkestren artean Sevillako Real Orquestra Sinfonikoa, Bilboko Orquestra Sinfonikoa, Malagako Filarmonika eta Kordobako Orkestra Sinfonikoa daude.
Bere lanak nazioarteko hainbat ziklo eta jaialditan zabaldu dira, besteak beste, Bourges hiriko Festival Internacional des Musiques et Créations Electroniques jaialdia, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Cadizko Espainiako Musika Jaialdia, Perpignango Aujourd´hui Musiques Jaialdia, Portugaleko Música Viva Jaialdia, “Primavera en La Habana” Musika Elektroakustikoaren Nazioarteko Jaialdia, Mexikoko Electrovision zirkuitua eta Alacanteko Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia.
