CMC GARAIKIDEAK

Irailak 15 

18:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. 15 plaza.

NAK TXIKI ESPERIENTZIA

“ZURE GORPUTZA, INSTRUMENTURIK ONENA “

Musika esperientzia inklusiboa, 7 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Itaka Eskolapiosen lankidetzarekin antolatutako jarduera.

Zure gorputza, instrumenturik onena 7 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako esperientzia pedagogiko inklusiboa da. Jarduera honetan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa musika prestakuntzarik izatea. Tailer honek bultzatzen dituen helburuak honako hauek dira: sorkuntza berriko musikarekiko interesa piztea, teknika berrien ezagutza sustatzea, norberak bere gorputza entzutea eta ezagutzea, talde lana sustatzea, sormena eta irudimena garatzea eta abangoardiako adierazpenekiko zaletasuna bultzatzea modu natural eta dinamikoaren bidez.

Esperientzia honen bidez haurrak bere gorputzarekin egin daitezkeen soinu eta erritmo desberdinak deskubritzeko aukera izango du. Parte-hartze aktiboari esker gure gorputzarekin musika egin eta sentitzeko aukera izango dugu.

TALDE DIDAKTIKOA: Bea Monreal eta Uxue Roncal (CMC Garaikideak)

 

JARDUERA:

Ordutegia: 18:00etan
Lekua: CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. 15 plaza.

Informazioa/izen ematea: Nafarroako Civican kutxa fundazioan egindako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoaren bidez erreserba ditzakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo telefono honetara deituz (948222444) uztailaren 27tik jarduera bakoitzaren hasiera arte.

 

GARAIKIDEAK MUSIKA ZENTROA

Garaikideak musika zentroa gaur egun lau konpositorek eta hamabi interpretek osatzen dute. Nafarroan bizi diren hainbat konpositore eta interpretek sustatutako topaketa hau 2010. urtean eratu zen musika garaikidearen arloan konposizio-lanak sortu eta zabaltzeko helburuarekin. 

Garaikideak sortu zenetik, hogei ekoizpen musikal eta multimedia baino geihago egin ditu, tailer didaktikoak eta Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren (NAK) zortzi edizio antolatu ditu, 2015. urtetik  etenik gabe ospatzen dena irailean, Iruñean (Nafarroa).

Elkarteak hirurogei musika-lan baino geihago sortu ditu. Obra horiek sarrera librea daukaten partituren katalogo birtual batean daude eta webgunearen bidez deskargatu daitezke. Gainera, autore desberdinen 40 obra musikal baino geihagoren, dantza garaikidearen eta 20 ikuslan zein zinemalan berri baino geihagoren estreinaldiak sustatu ditu.