AMSIA

Irailak  15

09:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. 16 plaza.

NAK DIDACTICOA

TAILERRA:
“SINTETIZADORE MODULAR ANALOGIKOEN MONTAKETA”

Civican-Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin koordinatutako ekintza.

 

2016. urtean irakasten hasi zen Hardware musikaleko tailerrak aldaketa sakona izan du zazpigarren edizio honetan. Javier Ucar “AMSIA” soinu artista eta musikaria izango da tailer didaktiko hau irakatsiko duena.

333 modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Bere filosofiak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; horren adibide argiak dira egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilerak eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.

 

JARDUERA:

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Lekua: CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. 16 plaza.

Informazioa/izen ematea: Nafarroako Civican kutxa fundazioan egindako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoaren bidez erreserba ditzakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo telefono honetara deituz (948222444) uztailaren 27tik jarduera bakoitzaren hasiera arte.

 

JAVIER UCAR “AMSIA”

Javier Ucar musikaria, dj eta musika elektroniko zein elektroakustikoaren sortzailea da. Amsia izen artistikoarekin ezagutzen zaio euskal musika esperimentalean (Azkoitia, 1976). Gaur egun, bere lana MIDI orkestazioetan oinarritzen da, eta horretarako soinu sintetizatuak, biniloak eta samplers bildumak erabiltzen ditu,  aurreikusi ezin daitekeen collage sonoro bat sortuz. 

Bere musika ambient eta ruidismo aleatorio izenarekin ezagutzen den estiloen barruan kokatuko litzateke.  Zuzeneko musika egiten duenean, sintetizadoreak erabiltzen ditu naguziki, MS2000ren antzera. Hau da, modularrekin sortutako soinuak eta grabatutako soinuekin egiten dituen  manipulazioak edo eraldaketak. 

333 modules kolektiboaren sortzaileetako bat da. Talde honen lanaren helburuetako batzuk honako hauek dira: eurorack formatuan dauden moduluen diseinua, eraikuntza eta salmenta, soinua eta harware elektronika… Bere filosofíak komunitatearen eta ezagutza partekatuaren ideiak sustatzen ditu, birziklapenaren praktiken alde eginez; Horren adibide argiak dira egindako konponketa elektronikoak, osagaien berrerabilerak eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.