ISABEL LATORRE & EDU COMELLES
Irailak 15

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
NAK KONTZERTU TEMATIKOA
Entzumena ez denboran
“FOR PAULINE”
Pauline Oliveros konpositoreak idatzitako obraren inprobisazioa.
Isabel Latorre akordeoilariak eta Edu Comelles soinu-artistak soinu-bidai bat proposatuko digute, Pauline Oliveros konpositore estatubatuarraren lanaren bidez. Pauline musika elektronikoan eta Deep Listening kontzeptuan (kontzientzia sonikoa) aitzindaria da.
Kontzertuak entzute aktiboa bultzatzen du kontzientzia hedatzeko.
Konpositoreak bi sortzaileengan eragiten duen inspirazioari esker elkarrizketa naturala sortzen da elektronika eta soinu armonikoen artean, soinu paisai paregabe, errepikaezin eta murgilgarria osatuz. Denboraren dilatazioari buruzko ikerketa soniko hau deskubritzeko, entzute aktiboa eta gure zentzumenak ireki beharko ditugu.
ARTISTAK: Isabel Latorre: akordeoia; Edu Comelles: elektronika zuzenean.
JARDUERA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
ISABEL LATORRE & EDU COMELLES

Isabel Latorre inprobisatzaile eta konpositore valentziarra da, ikusentzunezkoetarako, arte eszenikoetarako eta kontzertuetarako musika idazten duena. Bere musikan tradizioa alde batera uzten ez duen hizkuntza garaikidea erabiltzen du.
Bere lanak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, konposizio ikasketen amaierako lanean Sari Berezia jaso zuen, ‘Valencia Crea’ saria irabazi zuen eta ‘Ciutat d’Algemesí’ leihaketan 3. saria irabazi zuen. Ikusentzunezko esparruan, Jerry Goldsmith Awardsen IX. edizioan, nominazio bat jaso zuen, publizitatearen kategorian, eta Manresako ‘Terrorific Film Fest” jaialdian soinu-bandaren originaltasun saria jaso zuen.
Azken urteetan, musika garaikideko Ensems Jaialdiaren 39. edizioan egindako parte hartzea nabarmentzekoa da, konpositore, hizlari eta soinu-artista gisa. Bere obraren aipamen garrantzitsuenak hauek dira: ‘El viaje de Marta’ (Neus Ballús), eta ‘Unicornis’ (Àlex Lora) filmetan eta ‘Maletes de Terra’ antzerkirako egindako sorkuntza lanak. Azken hau Valentziako ikus-entzunezko sarietan kaleko piezarik onena izan zen. ‘La Barcarola’ abestiarekin egindako moldaketak ere nabarmendu daitezke, hala nola, Valentziako À Punt izeneko irrati publikoak eskeinitako berrien musika.
Edu Comelles artista, musikaria eta kultura-kudeatzailea da. Bere lanak soinu artea, musika ekoizpena eta soinuaren diseinua biltzen ditu kulturaren hainbat esparrutan. Isabel Latorre instrumentu anitzak jotzen dituen interprete, inprobisatzaile eta konpositorea da. Ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sorkuntzan espezializatuta dago.
Proiektu bateratu hau Pauline Oliveros konpositore iparramerikarrak bi sortzaileengan eragin zuen inspirazioaren ondorioz sortu zen. Bertan akordeoiaren sonoritateak bat egiten du Oliverosen pentsamendua eta filosofiarekin. Proposamen hau Portugalgo Crónica Electrónica zigilu ospetsuak 2018an argitaratutako ‘For Pauline’ kasetean gorde zen.