MARINA HERVÁS & IGNACIO FDEZ. GALINDO

Irailak 15 

18:00

CIVIVOX CONDESTABLE
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

ELKARRIZKETA NAK DIDAKTIKOA

“KRONOS”

Aurreko edizioan Ramón Andresekin hasi genuen pentsamendu eta hausnarketa ildoa sendotu egin da topaketa honetan, filosofiako eta musikologiako doktoretza ikasketak dituen Marina Hervasekin.

Garaikideak taldearen konpositore, kazetari eta sortzailea den Ignacio Fernandez Galindorekin batera, gogoeta sakona eskainiko digute edizio honen gaiaren inguruan: denbora musikala. Elkarrizketa zirraragarri honetan denborak XX eta XXI. mendeetako abangoardietako musikan duen inplikazioa aztertuko dute.

 

JARDUERA: 

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

MARINA HERVÁS

Marina Hervás (1989) Musika Historia eta Zientzia ikasketak egin zituen Errioxako Unibertsitatean. Filosofia ikasketak ere La Laguna Unibertsitatean burutu zituen Lizentziaturako sari bereziarekin. Ondoren, Unibertsitate berean Teoria del Arte Masterra egin zuen. FPU beka bati esker, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofiako doktoretza lortu zuen.  

Doktoratu aurretik eta ondoren ikerketa lanak egin zituen, DAADek finantziatua, Frankfurteko Gizarte Ikerketarako Institutuan, Berlingo Arteen Akademian eta Musikinstitut Darmstadt nazioarteko zentroan. 

Freelance musikologoa ere bada eta programa publiko zein pedagogikoen dibulgazio lanak egin izan ditu. Jaialdi desberdinetan parte hartu du: Ensems, Memmix, FASE, La Escucha Errante, VANG, Punto de Encuentro (AMEE) eta Música Actual (Badajoz). Ensenble edo talde desberdinekin ere lankidetzan aritu da: OCAZ Enigma, Sigma, Quantum, Laboratorio KLEM, Ciklus, Sonido Extremo edo Sinoidal. Instituzio desberdinekin ere elkarlanean egon da: ESMUC, MNCARS, ORCAM,  OCNE,  OST,  OSCyL,  OUPF, La Casa Encendida edo OBC.

Hainbat komunikabideetan parte hartu du, hala nola Música Viva, Ars Sonora, La Casa del Sonido eta Longitud de Onda (RNE). Gaur egun, musikari buruzko atal bat darama Onda Cero irratian “Más de uno” izenekoa. Granadako Unibertsitateko Historia eta Musika Zientzien Departamentuan irakasle laguntzaile lanetan dabil.