AKARTIA HIRUKOTEA

Irailak 14

20:00

CIVIVOX CONDESTABLE
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

NAK KONTZERTU TEMATIKOA

Ziklo iragankorrak

“ERLOJUA DUEN KOKODRILOA”

Erlojua duen kokodriloa diziplina anitzeko ikuskizuna da, Akartia hirukoteak egindako musika narratzailearen irudiarekin batzen dena. Ahotsak eta musikak bat egiten dute gaur egungo gizarteak bizi duen azelerazioari buruz gogoeta egiteko eta momentu hau bizi eta sentitzen laguntzen duen espazio bat sortzeko.

Lehen zibilizazioen kulturetan, Mircea Eliadek, antzinako erlijioen eta tradizioen ikertzaile handiak, irakatsi zuen bezala, bazegoen garai zikliko bat, erritu periodikoek markatua, non denborak, neurri gisa, ez zuen baliorik. Mendebaldean, aldiz, denbora irabazi, erosi edo gastatu zitekeen. Beraz, gurea bezalako denboraren kontzeptu lineala gailentzen den kultura batean, Akartia hirukoteak errepertorio espezifiko baten eta obren programazio ziklikoaren bidez, espazio berri bat proposatzen du, entzulea une horretaz bakarrik gozatzeko aukera eskeintzen duena, estresetik eta eguneroko denboratik kanpo.

Programaren obren artean, erabateko bi estreinaldi eta estreinaldi nazional bat daude. Hauek, aldi baterako diskurtsoa proposatzen dute, ispiluaren sinbolismoa denboraren ikuskera ziklikoaren isla gisa hartuta.

PROGRAMA:

Dialogues pour la nuit (1999) – Pascal Gaigne
Accordion Control (2017)**, para acordeón y electrónica – Thomas Kessler
Recitation VIII (1978), para soprano – Georges Aperghis
Three consonants… panic rooms (2022/2023)*, para acordeón, saxofón y voz – Matteo Rigotti
Alter ego (2001) – Georges Aperghis
Is it? (2002) – Thomas Kessler
Improvisación sobre Dialogues pour la Nuit (2023)* – José Miguel Baena y Akartia Trío

*Erabateko estreinaldia
** Estreinaldi nazionala

ARTISTAK: Naiara de la Puente: akordeoia; Iñigo Setuaín: saxofoia; Stefanie Knorr: sopranoa; José Miguel Baena: narrazioa.

 

JARDUERA: 

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

 

AKARTIA HIRUKOTEA

Akartia Trioa talde instrumental berritzailea da, akordeoia, saxofoia eta ahotsa modu arinean fusionatzen dituena. Musika garaikidea lantzen duen talde honen helburuetako bat hiru musika tresna hauentzat idatzitako errepertorio berria sustatzea da. Orain arte, hainbat konpositorerekin lan egin dute. Horien artean: Pascal Gaigne (España), Mateo Rigotti (Italia) eta Tiina Myllärinen (Finlandia) daude eta momento hauetan proiektu berri bat prestatzen ari dira euskal eta Flanders konpositore batzuekin batera.  

Talde honen kideek formakuntza akademiko sendoa daukate. Honako zentro hauetan ikasi dute: Basileako Hochschule für Musik (Suiza), Helsinkiko Sibelius Arte Akademia Unibertsitatea (Finlandia) eta Copenhagueko Real Academy of Músic (Dinamarca). NAK Jaialdirako diziplina anitzeko proiektu bat aurkeztuko dute José Miguel Baena aktore, libretista eta abeslariarekin batera.