CSMN KONPOSIZIO, AKORDEOI, SAXOFOI, PERKUSIO ETA KAMERA GELAK
Irailak 13

19:30

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA

Doako sarrera aretoren edukiera bete arte.
NAK DIDAKTIKO KONTZERTUA
“ORAINALDI IRAUNKORRA”
Nafarroako Goi mailako Kontserbatorioko konposizio, akordeoi, saxofoi, perkusio eta kamera departamentuek koordinatutako ekintza.
Nafarroako Ciudad de la Músicaren laguntzarekin.
Ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza da kontzertu didaktiko honetan entzungo diren 3 obra musikalen erabateko estreinaldiak. Pieza hauek konposizio departamentuko ikasleek sortu dituzte eta horretarako, edizioaren gaia ikertu dute aurretik. Interpretazioa Kamera departamentuaren hamalau ikasleen esku egongo da.
Kontzertua baino lehen, topaketa bat antolatuko da ikasleek haien sorkuntza-prozesuaren inguruan hitz egiteko. Soinu-artista hauek sortutako proposamen berritzaileei esker etorkizuneko musika eta arte ondarea handitzeko aukera izango dugu.
PROGRAMA:
Pesaj (2023)* – Nicolás Iribas
Akelarre (2023)* – Izaro Txapartegui
Exia (2023) – Anne Pérez de Azpeitia
*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak
Zuzendaria: Javier Pelegrín
Musikariak: Egoitz Espiña eta Sara Cuenca (zeharkako txirula), Antón Pinillos (oboea), Diego San Millán (klarinetea), Idoia Pérez (saxofoi kontraltu bakarlaria), Joel Delgado eta José Gallego (saxofoi tenore era baritonoa), Adrián Martínez (akordeoia), Elena González (biolina), Joan Marzal eta Inés Carlos (perkusioa), Raquel Pascual eta Ana Lucía Navarro (pianoa), Guillermo Sainz (gitarra).
Irakaslegoa: Joseba Torre, Francesca Croccolino eta Javier Pelegrín.
JARDUERA:
Ordutegia: 19:30ean
Lekua: NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Sarrera: Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.
CSMN KONPOSIZIO, AKORDEOI, SAXOFOI, PERKUSIO ETA KAMERA GELAK

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpe dagoen ikastetxe publikoa da. Bertan musika ikasketa desberdinak ematen dira Europako Goi mailako Hezkuntzako Esparruaren legediak araututakoaren arabera. Hauen helburu nagusia profesional kualifikatuak prestatzea da, interpretazio, musikologia, konposizio eta pedagogiaren arloetan. Maila handiko formakuntza tekniko, artistiko, teoriko eta humanistikoa ematen da.
Kontserbatorioa, Nafarroako komunitateak, eta bereziki Iruñeako hiriak antolatutako ekintza musikalekin lotura sendoa duen zentroa da. Garrantzia berezia ematen dio beste erakunde batzuekin egindako lankidetzei eta ikastetxetik antolatzen diren jarduera eta kontzertuei.