ANDER LARRINAGA

Irailak 12

10:00

NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
CSMN konposizio ikasleentzat, aldez aurretik izena emanda. 16 plaza.

NAK EXPLORER LABORATEGIA

“KONPOSIZIOA BALIABIDE INFORMATIKOEKIN”

Konposizio Departamentuak koordinatutako ekintza.
Nafarroako Ciudad de la Músicaren eta Goi Mailako Kontserbatorioaren laguntzarekin.

Ander Larrinaga konpositore eta irakasleak emango du aurreko edizioan hasi eta epe luzerako proiektu gisa sortu zen soinuaren ikerketa eta esperimentazio laborategia.
Oraingo honetan, baliabide informatikoen bidez sortutako konposizioa izango da laborategi honetan erabiliko den baliabidea, Konposizioko ikasleen sorkuntza-horizontea zabaltzeko. Horretarako, tresna birtualak eta MIDI sekuentziazioak erabiliko dira.

JARDUERA:

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Lekua: NAFARROAKO GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA
Sarrera: CSMN konposizio ikasleentzat, aldez aurretik izena emanda. 16 plaza.

 

ANDER LARRINAGA

Bere ikasketak ikus-entzunezko komunikabideentzat zuzendutako konposizio musikalaren esparruan egiten ditu, Orchestration for Film and TV de la Berklee College of Music izeneko Masterrarekin. Ondoren, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan Konposizio ikasketen titutazioa lortzen du. Bere Konposizio ikasketak Madrilen amaitzen ditu, Katarina Gurska Kontserbatorioan egindako Ikus-entzunezko Baliabideak Masterrarekin. 

Konpositore gisa, ikus-entzunezko proiektu desberdinetan lan egin du: publizitate kanpainak, film laburrak eta bideojokuak. Nafarroako NAK Jaialdiak, 2021. urtean  En el tiempo de la luz antigua izeneko obra estreinatu zuen.