ELISA URRESTARAZU & PILAR RIUS

Irailak 11 

20.00

CIVIVOX KONDESTABLE ARETOAN
Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. Edukiera mugatua.

KONTZERTUA:: “ÓMICRON XXI”
FUSIO III: Oroitzapen eta testurak

Pilar Rius Fortea kitarrajoleak eta Elisa Urrestarazu saxofoijoleak sortutako proiektu berria, ÓMICRON XXI, saxofoi desberdinen eta kitarraren arteko fusioa esperimentatzeko asmoarekin jaiotzen da, tinbre eta testura konbinazio berriak eraikiz.

Kontzertuan entzungo diren obretan soinu eta zarata dualtasunaren testura desberdinak eta obra programatikoen elementu ebokatzaileak ikertzen dira, zeinetan interferentziek edo eszenako mugimenduek idazkeraren garrantzia bera hartzen duten.

Errepertorio hontako lau obra NAK jaialdirako sortuak izan dira eta bertan lehenengo aldiz entzungo dira.

PROGRAMA:
Desde el Tormes (2021)*- Alejandro Cano
Narcisses en eaux troubles (2018) – Mayu Hirano
Black Flowers (2018) – Chaya Czernowin
Ruido de Levante (2020. urtean Ómicron XXI proiektuarekin esteinatua) – Arturo Fuentes
Sequenza VIIb (1993) – Luciano Berio
Anthophila (2021)* – Inés Badalo
Kitab I (2019) – José María Sánchez Verdú
Persígueme a gritos (2021)* – Jorge Castro
Mash up 07: Piedras en los zapatos (2019) – Diana Pérez Custodio
Subduet Electric (2021)* – Fernando Laguna

*Erabateko estreinaldia.

ZERRENDA ARTISTIKOA:
Elisa Urrestarazu: Saxofoiak.
Pilar Rius: Kitarra akustikoa eta elektrikoa.

EKITALDIA: 

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX Kondestable aretoan
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez

INSKRIPZIOAK:
(Edukiera mugatua aretoaren aforoa bete arte):
– Civivoxen modu presentzialean.
– Online, Iruñeko Udalaren web gunean (wwww.pamplonaescultura.es / www.pamplona.es).
– Telefonoz honako zenbakian: 010 (948420100 mugikorraren bidez edota Iruñerritik kanpo deituz gero)

Edukiera mugatua aretoaren aforoa bete arte.

COVID PROTOKOLOA

ACTIVIDADES Y CONCIERTOS

Atendiendo a los protocolos establecidos para eventos culturales con motivo de la COVID-19 se establecerá límite y control de aforo para todas las actividades. El acceso a las mismas se realizará previa inscripción. Para más información e inscripciones consulta las pautas de cada espectáculo.

Programas de mano:

Podrás acceder al programa de mano de cada espectáculo a través de nuestra web en formato PDF. Además, cada día, en el acceso a los recintos, dispondrás de un código QR que te permitirá descargar el programa correspondiente a ese concierto en tu teléfono móvil.

RECOMENDACIONES

Normas de seguridad e higiene:

– Acude con una antelación mínima de 1/2 hora a los espectáculos.

– Es obligatorio el uso de mascarilla durante todo el concierto.

– Mantén la distancia de seguridad interpersonal de un metro.

– Sigue en todo momento las indicaciones del personal de la organización.

Control de accesos:

– En los conciertos con inscripción previa se ruega asistir al recinto con media de hora de antelación como mínimo, para facilitar a la organización la identificación de los asistentes de manera segura y ordenada. Para la identificación de los asistentes se solicitará el nombre y el DNI.

ELISA URRESTARAZU & PILAR RIUS

ELISA URRESTARAZU saxofonistak sari eta aipamen ugari jaso ditu Espainian eta nazioartean. Malagako Musika Fundazioaren saria bere ibilbide oparoaren eragilea izan da. Orkestra taldeetan, Espainiako Orkestra eta Koru Nazionalarekin (OCNE) duen lankidetza nabarmentzen da, besteak beste. Era berean, dantza, elektronika, literatura eta ikus-entzunezko talde zein proiektu sortzaileen buru eta partaide da.

2020an, itsasoko izakiak: Women composers izeneko disko lana aurkeztu zuen eta urte bereko urrian Ritmo aldizkariak Elisaren lana gomendatu zuen. 2021ean Pilar Rius gitarristarekin batera, Omicron XXI izeneko proiektua garatu zuen eta, Malaga 2020ko Ekoizpen Artistikoaren sariari esker, 4×2 diziplina anitzeko proiektua estreinatuko du 2021ean, gitarra, literatura eta performancea nahasten dituena. Era berean, Cornelia Lenzin pianistarekin batera, Basel Komponiert estreinatuko du urte berean.

PILAR RIUS gitarrista da. Momentu hauetan, Humboldt Fundazioaren bekari esker Meisterklassats ikasketa lanak egiten ditu Alemanian. RNE -Radio2-, Telemadrid, Onda Madrid, Seilu Autore eta Andaluziako Batzorderako grabazioak egiten ditu, Mikropera Painting eta Tetragamia bezalako proiektu eszenikoak garatuz, Jesús Barrancoren zuzendaritza artistikoaren pean. Momentu hauetan, 12 Sabores izeneko proiektuarekin lanean dabil Jesssekin batera.

Gaur egun, Oviedoko Goi Mailako Kontserbatorioko, Katarina Gurska Zentroko, Alcalá de Henares Kontserbatorioko, Arturo Soria Kontserbatorioko edota UAX eskolako irakaslea da. Acerra Guitar meetings izeneko Nazioarteko Gitarra Lehiaketan aritu da epaimahai lanetan eta Ex Corde Nazioarteko Jaialdiaren zuzendariorde artistikoa da. 2014. urtetik Mujeres en la Música elkartearen lehendakaria da.