SOXXI

Irailak 9

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)
Sarrera erosi.

Sarrera: 15 €

NAK KONTZERTU TEMATIKOA

Denbora espirituala

“WEMILERE”

Louis Franz Aguirre konpositorearen perkusio seikotearen monografikoa.. 

Oraingo bizitzaren bizkortzeak eta, ondorioz, alienazioak Gilles Deleuzek proposatutako Aion kontzeptua ezabatzea dakar; espazio berri horretan, gogoeta sakona, oroimena eta bizitza beraren introspekzioa gertatzen dira.

Louis Aguirre konpositore kubatarraren lana Aion kontzeptua garatu zen garai berekoa da. Konpositorearentzat, sorkuntza oroimenean, existentzian eta errituaren bizi-arrazoian ikusmiratzen duen ebbó bat da. Heriotza eta hildakoak bateratzen dituen artea da, desagertutako ideia zein antzinako sinesmenak mantentzen dituena. Esan daiteke ere heriotzari eta ahazten diren ideiei kontrajartzen den arte sakroa dela, izatearen behin-behinekotasun horren balio gorenak zehazten dituelako. Jainkoek ez dute bere boterea galtzen hiltzen direnean, baizik eta gogoratzen zuten mundukoa izateari uzten diotenean, eta ez du beste inork ulertuko. Memoriarekin ekarri behar dugu Aion kontzeptua Kronosera.

Era berean, kontzeptu globalaren, uniformearen, inpertsonalaren, alienazioaren aurkako erresistentzia moduko bat sortzen da, oroimenaren kontra eta kultura periferikoen kontra jotzen duena. Azken finean, ahaztezina izango den esperientzia sonikoa, mundu magikoarekin batzen gaituen kontraste handiko estetika, antzinako garaiak orainera ekartzen dituena. Energia, erritmo eta kolore biziko ikuskizun katartikoa.

PROGRAMA:

Egungun: Ará Orun (2007) – Louis Aguirre
Oriki y bembé a Eshu. Kyrie Eleison (2022)* – Louis Aguirre
Wemilere a Eleggua y Oggún(2019-20)* – Louis Aguirre

* SoXXIri eskainia

ARTISTAK: Borja Donet, Andreu Queralt, Miguel Angel Real, Sergi Dauder, Josep Furió eta Joan Soriano (perkusionistak).

 

JARDUERA:

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)
Sarrera: 15 €

 

SOXXI

Projecte SoXXI, XX eta XXI. mendeetako perkusio errepertorioa eskeintzen duen interpretazio eta pedagogía munduko perkusionista taldea da. Konpromezua daukate gaur egungo artea sortzeko eta zabaltzeko.

SoXXI Nazioarteko Jaialdiaren talde egoiliarra da eta kontuan izanda hamahiru urteko ibilbide profesionala duela, gaur egungo konpositore garrantzitsuenekin lan egin du eta Estatu mailako jaialdi zein proiektu desberdinetan parte hartu du, perkusio musikaren hainbat eremu hartzen dituena. Horien artean, proiektu propioak sortu dituzte eta aukera izan dute estatu zein nazioarteko solista eta ensemble nagusiekin batera jotzeko.

Gaur egun musika eta artearen inguruko pedagogía hedapen ekintzak egiten ditu lankidetza-proiektu desberdinen diseinu eta aurkezpenen bidez. Hauen ezaugarrien artean honako hauek daude: diziplina artekoa, zentro artekoa, etapa artekoa, belaunaldi artekoa eta inklusiboa, Enclau d’Art proiektua bezala.

Projecte SoXXI ensenblea honako artistek osatzen dute: Borja Donet, Andreu Queralt, Miguel Angel Real, Sergi Dauder, Josep Furió eta Joan Soriano.