EDITH ALONSO & ANTONY MAUBERT & ELENA JUÁREZ

Irailak 8

20:00

BALUARTE AUDITORIUMA (HARRESI ARETOA)
Sarrera erosi. 

Sarrera: 15 €

NAK KONTZERTU TEMATIKOA

Denboraren hasiera

“LIMINARIS”

Denboraren kontzeptuaren inguruan pentsatzen dugunean, galdera ugari sortzen zaizkigu. Baina, zein da denbora hitzaren esanahia? Antzinako filosofoen arabera, denbora hitza Kronosarekin egon daiteke lotuta, hareazko erlojuak markatutako denborarekin edota iragana eta etorkizunarekin; Aión kontzeptuarekin ere erlazionatua egon daiteke, denbora infinitua, hasiera ezta amaiera gabekoa; edota Kairós hitzarekin, arte desberdinek momentuaz gozatzeko eskeintzen duten denbora.

Edith Alonso eta Antony Maubert, Músicas Abiertas izeneko kolektiboaren kideak dira. Eskeinitako proposamenean zuzeneko musika elektronikoa eta laser zein bideo proiekzioak fusionatzen dituzte. Horietan, denboraren jatorria aztertzen dute unibertsoan eta naturan, materia ez-organikoa materia organiko bihurtu zen une hori.

Antony Maubertek konposatutako Naissance du temps obra musikala unibertsoaren lehen momentuen azterketan oinarritzen da: Big Bang leherketaren eta denbora zein materiaren sorreran hain zuzen ere. Unibertsoaren sorkuntzaren etapa desberdinek inspiratzen dute obra hau, nanosegundutik eonetaraino edota lehenengo atomoetatik lehen izarretaraino dagoen denbora prozesua aztertuz.

Edith Alonsoren Momento 0.0 izeneko obra naturaren denbora bilakaerak eragindako harridurarengatik sortzen da. Gizakiak sentitzen duen denbora ez da naturan ematen dena bezalakoa: naturan berezko lege baten mende dago bilakaera hori eta horrexegatik, ingurumeneko izaera desberdinek ez dituzte beren aldaketak aukeratzen. Naturaren bilakaera prozesua eman zenean, agian, zerbait magikoa gertatu zen izaki bizidun guztiak elkarrekin konektatuta egoteko.

Erabateko estreinaldiak diren bi obra hauek denboraren hasiera aztertzen dute, NAK 2023 edizioaren kontzertu tematikoei hasiera emanez.

PROGRAMA

Naissance du temps (2023)* – Antony Maubert
Momento 0.0 (2023)* – Edith Alonso

*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak

ARTISTAK: Edith Alonso & Antony Maubert: konposizioa, elektronika eta laserra; Elena Juárez: zuzenean egindako bideo-sorkuntza.

 

JARDUERA: 

Ordutegia: 20.00etan
Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)
Sarrera: 15 €

EDITH ALONSO & ANTONY MAUBERT
& ELENA JUAREZ 

Edith Alonso konpositore, pianista, soinu artista eta inprobisatzailea da. Bere profesioaren espezializazioa Parisen egin zuen musika tresnen eta elektroakustikaren konposizioaren esparruan, GRM eta IRCAM erakundeen barruan. Bere irakasleen artean Jose Manuel López López, Philippe Leroux eta François Bayle daude. Paris VIII Unibertsitatean arte, zientzia eta teknologiako doktoretza lortu zuen filosofiako doktoretza Madrilgo Complutense Unibertsitatean, kalifikazio gorenarekin. Frantziako Ikerketa Ministerioaren eta Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren bekak jaso ditu. 

Karrera profesionalean zehar Ikertzaile eta Kultura sortzaileei zuzendutako BBVA Leonardo Fundazio beka jaso du eta esparru desberdinetako leihaketen sariak ere. Horien artean, musika elektronikoarekin erlazionatutako Schallwelle Awards Deutscher Preis für Elektronische Musik saria, Reina Sofía Museo Nazionalak antolatutako El Laboratorio del Espacio eta  Madrid Abierto soinu-arte leihaketen  lehen saria, Pauline Oliveros Prize izeneko baliabide elektroakustikoen lehiaketaren Ohorezko Aipamena, Prix Europa izeneko leihaketan izendatua eta Ohorezko Aipamena Hablar en Arte leihaketan. 

Alakanteko Musika Garaikidearen Jaialdirako RNE eta CDMCren enkarguak jaso ditu eta Espainia ordezkatu du UNESCOren TIME (musika elektroakustikoaren nazioarteko epaimahaia) delakoan. 

Gaur egun, Radical dB jaialdia zuzentzen du. Praktika musikal berriak teknologia berriekin batzen dituen jaialdia da eta Zaragoza Udaleko Etopia arte zein teknologia zentroan ospatzen da. Irakaskuntza munduan egiten duen lanari dagokionez, gaur egun Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Ikerketa eta  Konposizio Masterrean dabil irakasle lanetan teknologia berriekin.

Antony Maubert konpositore, inprobisadore, bideoartista eta eszena zuzendaria da. Gaur egun, Parisko CNSM kontserbatorio Nazionalean ikasten du, eta, aldi berean, CCMIX zentroan (Iannis Xenakisek sortutakoa) konposizio ikasketak egiten ditu. Musika akusmatikoan eta elektronikoan espezializatzen da, Gerard Pape, Julio Estrada eta Claude Risset konpositoreen laguntzarekin. 

Bere azken lanen iturria diziplina anitzeko proiektuen topaketetan sortutako arte eta giza trukeak dira, hala nola antzerkia, performancea, instalazioa eta inprobisazio elektroakustikoa.

Bere obrak Frantzia, Alemania, Holanda eta Espainiar estatuan ospatutako jaialdi eta programa internazionaletan aurkeztu dira. 

Gaur egun musika elektroakustikoaren irakaslea da Nice Frantzia hiriko Kontserbatorio Nazionalean. Pedagogia lanak ere egiten ditu CIRM zentroan eta Madrilen dagoen Campo de Interferencias elkartearen sortzaileetako bat da.

Elena Juárez artista bisuala eta new media da, Madrilen egonkortua. Ikus-entzunezkoak, bideo-eszena diseinuak, denbora errealean sortutako grafiko interaktiboak eta multimedia instalazio interaktiboak garatzen ditu beste artista, antzerki eta kultura erakundeekin batera.
Bere praktikak “espazio ilunak argitzeko” motibazio berezia du. Horrexegatik, haren lana arte eszenikoei eta musika elektronikoaren ekoizleei lotua dago. Sortutako obretan konposizio geometrikoak eta narrazio abstraktuak nabarmentzen dira, non soinuak lotura estua daukan zuzeneko sorkuntzaren bidez programatutako parametroekin. Esan daiteke “soinua ikusi eta irudia entzuten dela”.

Bere esperientzia arte biziekin lotuta dago. Ikus-entzunezko komunikabideetan espezializatua eta teknologia berritzaile esperimental zein digital aplikatuen zale amorratua da. Esperientzia zabala dauka zuzeneko bideoan eta mapping-ean.

Irakaskuntza mundua ere gustoko du. Gaur egun, teknologia eta interaktibitate irakasle lanetan dabil Madrilgo IED eskolan eta tailerrak zein hitzaldiak eman ditu hainbat gune eta erakundetan, hala nola Medialab, Telefónica Fundazioaren Espazioa eta Matadero Madrid and La Casa Encendida.