SOINUAREN BIDAIA

Irailak 8

18:00

CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIO
Doako sarrera aldez aurretik izena emanez.

NAK TXIKI KONTZERTUA

“SOINUAREN BIDAIA”

6 urte baino geihagoko haur eta familiei zuzendutako ikuskizun didaktikoa.
Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako ekintza.

Abanguardiako musika eta ekologia bezalako kontzeptu abstraktuak bateratzea modu atsegin batean haur eta familiei transmititzeko erronka handia da. Horretarako ikuskizun formatu berri bat sortu da, disziplina artistiko desberdinak batzen dituena. Bertan, ipuin original bat antzeztuko da zuzeneko musika interpretazioarekin batera.

George Crumb konpositoreak “Vox Balaenae” (Balearen kantua) izeneko pieza musikala sortu zuen 1971. urtean, jorobada baleak sortutako soinuak bilduz. Soinu efektu harrigarrien bizez, instrumentu musikalak balearen, kaioaren eta itsasoaren soinu bihurtzen dira, ozeanoan egongo bagina bezala.

Eduardo Chavarri musikologoak ikuskizun honetarako sortutako fabula, ingurumena zaintzearen aldeko alegoria da. Bere helburua: musika garaikidearen bidez gure habitat desberdinak zaintzearen garrantziaz jabetzea eta kontzientziatzea. Fabula ekologista baten bidez soinu esplorazioaren bilaketa ederra.

PROGRAMA

Vox Balaenae (1971) – George Crumb

ARTISTAK: Néstor Sutil: zeharkako txirula; Itxaso Sainz de la Maza: pianoa; Teresa Valente: biolontxeloa; Eduardo Chávarri: narrazioa;

 

JARDUERA:

Ordutegia: 18:00etan
Lekua: CIVICAN-NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOA
Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez.

Informazioa/izen ematea: Nafarroako Civican kutxa fundazioan egindako ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoaren bidez erreserba ditzakezu (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo telefono honetara deituz (948222444) uztailaren 27tik jarduera bakoitzaren hasiera arte

 

SOINUAREN BIDAIA

Soinuaren Bidaia 2007. urtean Alberto Urretxok (BOS orkestraren tronboi solistak) eta Adriana Grigorasek  (BOS orkestraren biolajoleak) sortutako proiektua da. Garapen pertsonalaren interesarekin sortzen da eta formatu desberdinen sorkuntza berriak bilatzera darama, tronboia, harizko eta haizezko instrumentuen arteko lotura sustatuz. 

Talde hau 2015. urtetik aurrera egon da aktibo zenbait jaialditan parte hartuz: Donostiako Musika Hamabostaldian, Jejuko Nazioarteko Jaialdian (Hego Korea), Madrilgo Clásicos de Verano Jaialdian, Valentziako Nazioarteko Tronboi Jaialdian eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Errioxako, Galiziako, Andaluziako eta Madrilgo hainbat herritan ere proiektuak aurkeztu dituzte. 

ESB, Alberto Urretxo liderrak zuzendua, momento oro garatzen ari den erreferentziazko ensenble gisa finkatu da, proposamen sortzaile eta berritzaileak eskainez. Eszenatoki eta egoera desberdinetara egokitzeko gaitasun handia daukatela erakutsi dute. Gainera, guztiek sortzaile, musikari gazte, profesional eta arte-disziplina desberdinen artistentzat elkargunea eskaintzen du.